II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B U Ñ U E L
Behin betiko onespena aurrekontuko aldaketei
Buñuelgo Udalak, 1999ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko ondoko aldaketen espedientea. Hura jendaurrean egon da (1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta ez zen inolako erreklamaziorik egin. Horrenbertzez, behin betikoz onetsitzat jotzen da:
Udalaren aurrekontuari doakionez:
4610-48901 kontusaila, "La Piedad kofradiarendako dirulaguntza": kreditu berezia: 250.000.
4531-48901 kontusaila, "Gazteriaren Bestak antolatzeko batzordearendako dirulaguntzak": kreditu gehikuntza: 400.000.
4522-60102 kontusaila, "Udal igerilekuetako aldagelak": kreditu berezia: 14.000.000.
San Gregorio zaharretxeari doakionez:
3120-13004 kontusaila, "Mihiseriaren arduraduna eta sukaldari ordezkoa": kreditu gehikuntza: 230.000.
3120-13103 kontusaila, "Lekaimeen komunitatea": 800.000 pezetako kreditu gehikuntza, "Garbitasuneko langile autonomoak" izeneko 3120-22701 kontusaileko kreditua deuseztatuz finantzatuko dena.
3120-13105 kontusaila,"Txandakako langileak": kreditu gehikuntza: 400.000.
3120-13106 kontusaila, 1.200.000 pezetako kreditu gehikuntza, "Garbitasuneko langile autonomoak" izeneko 3120-22701 kontusaileko kreditua deuseztatuz finantzatuko dena.
3120-62506 kontusaila,"Etxetresnak eta makineria tikia": kreditu berezia: 500.000.
Buñuelen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: A9912401