9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Udalaren erabakia osoko bilkuran

Udalak 1999ko urriaren 14ko osoko bilkura berezian, 1999ko irailaren 28ko arruntaren osagarri, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea Tafalla Eskualdeko Ikastetxean berogailua, ACS eta gas natural bidezko sukaldea paratzeko kreditu gehikuntza egiteko espedientea, 11.000 pezetatan.

Horren hasierako onespena 1999ko azaroaren 15eko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko jendaurreko aldia iraganda, inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912465