9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O L A I B A R

Hasierako onespena Udal planeko aldaketari

Olaibarko Udalak, 1999ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal planeko aldaketa. Delako aldaketa Sociedad Mesón Olave-k sustatu du Olabeko 3. poligonoko 4. lurzatian eta Otsabideko 4. poligonoko 2. lurzatian.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean bidezko juzkatzen diren alegazioak edota erreklamazioak aurkez daitezen.

Espedientea Udal idazkaritzan egonen da ikusgai.

Olaibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabortzean. Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A9912454