II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- O L A I B A R
Hasierako onespena xehetasun azterlanari
Olaibarko Udalak, 1999ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi du xehetasun azterlana. Delako azterlana, Angel Fernández jaunak sustatu du Enderizko 1. poligonoko 23. lurzatian.
Jendaurrean egonen da Udal idazkaritzan, hamabortz egunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, nahi duenak epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzan.
Olaibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabostean. Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A9912453