II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- ZIZUR NAGUSIA
Hasierako onespena 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari
Zizur Nagusiko Udalak, aurtengo abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.
Aipatu agiria ikusgai egonen da idazkaritza orokorrean, hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: A9912451