II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- O R K O I E N
Hirigintzako behin betiko onespenak
Orkoiengo Udalak, 1999ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zituen hohako hauek:
Ipertegui II poligonoan eraikitzeko ordenantzetako aldaketa.
Etxebizitzetarako sektoreko plan partzialaren ordenantzetako aldaketa, kantoiko lurzatiei eta 3.2.1. artikuluari dagokienean.
Xehetasun azterlana, Procoyen, S.L.k eta Angel Ureta Pastorak sustatua, etxebizitzetarako sektoreko lurzatietan, Ñ1etik Ñ4ra.
Ipertegui II poligonoaren xehetasun azterlanaren aldaketa, Inversiones Flomarrek sustatua.
Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioetarako, eta ohartarazten da aipatu erabakien aurka honako errekurtso hauek ezartzen ahal direla:
Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik.
Orkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A9912450