75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

539/2000 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Arrigazteluko eraikuntza, Iruñetik Frantziara Belaten barna doan N-121-A errepideko tarte honetan: Sunbillako saihesbidetik 59,500 k.p.ra" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen zerrenda osatzen duena, eta, halaber, ondasun horiek okupatzeko eguna ezartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, maiatzaren 31ko 554/1999 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen "Arrigazteluko eraikuntza, Iruñetik Frantziara Belaten barna doan N-121-A errepideko tarte honetan: Sunbillako saihesbidetik 59,500 k.p.ra" izeneko proiektua, zeina martxoaren 10eko 284/1999 Ebazpenaren bidez jarri baitzen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 1999ko ekainaren 7ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu ondoren, Herrilan zuzendariak nagusiak, 1051/1999 Ebazpenaren bidez, dei egin zuen ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko; akta horiek 1999ko urriaren 25 eta 26an egin ziren.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, ukitutako lurzatietan, ez dira aipatu proiektuan ezarritako zenbait zerbitzu birrezartzeko obrak, hala nola, uren hustuketa, linea elektriko eta telefonikoa. Halaber, jakinarazi du beharrezkoa dela tonaje handi samarreko ibilgailuentzako behin-behineko sarbidea, ibilgailu horiek ez daitezen ibil Sunbillako hirigunean barna material garraioan.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 1999ko ekainaren 7ko Erabakiaren bidez eginiko presazko okupazioa aplikatuko zaie ondoren eginiko beharreko aldaketei.

Horrenbestez, urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

EBATZI DUT:

1. "Arrigazteluko eraikuntza, Iruñetik Frantziara Belaten barna doan N-121-A errepideko tarte honetan: Sunbillako saihesbidetik 59,500 k.p.ra" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen zerrenda osatzea.

2. Ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea ekainaren 29an Sunbillako Udaletxera joan daitezen ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak egiteko, eta, beharbada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko aktak egiteko.

Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioak eraman ditzake, baina, betiere, hark ordaindu beharko die.

3. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuek alegazioak egin ditzakete idatziz, baldin eta akatsak zuzentzeko besterik ez badira; alegazio horiek Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari (Desjabetzapen Atalari) zuzendu beharko zaizkio (San Ignazio Etorbidea, 3, Iruña):

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta Sunbillako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie, adierazten zaielarik argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela.

5. Ebazpen hau Sunbillako Udalera, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura igortzea (Desjabetzapen Atala), bai eta ukitutako jabeei ere.

Iruñean, bi milako ekainaren zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA

SUNBILLAKO UDALERRIA

LINEA ELEKTRIKOEN ZORTASUNA

1 703 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA 352 1 - 10, 00

1 701 INDA AMEZTOY, SANTIAGO

BORTENEA. - 31791 SUNBILLA 50 1 110 11,00

1 700 INDA AMEZTOY, SANTIAGO

BORTENEA. - 31791 SUNBILLA 251 2 170 11,00

UREN HUSTUKETARENGATIKO ZORTASUNA

1 733 VERTIZ IBARRA, JOSE MIGUEL

AUROA. - 31791 SUNBILLA - 16 - 12,00

1 647 VERTIZ IBARRA, JOSE MIGUEL

AUROA. - 31791 SUNBILLA 40 - 20 12,00

1 647 VERTIZ IBARRA, JOSE MIGUEL

AUROA. - 31791 SUNBILLA 40 - 20 12,00

1 685 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA - 29 - 10,00

1 701 INDA AMEZTOY, SANTIAGO

BORTENEA. - 31791 SUNBILLA 264 16 45 11,00

1 700 INDA AMEZTOY, SANTIAGO

BORTENEA. - 31791 SUNBILLA 80 - 15 11,00

BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEKO SARRERA KONPONTZEA

1 652 IBARRA LECUNBERRI, JUAN ANTONIO

FRONTOIA. - 31791 SUNBILLA - 200 - 13,00

SARBIDEAK SORTZEKO BEHIN-BEHINEKO OKUPAZIOA

2 160 APEZTEGUIA BERTIZ, JOSE, JOSE ANTONIO,

ISABEL ETA MARIA LOURDES

LEKUN EDER, 5-1.º - 31791 SUNBILLA 233 - - 12,45

2 161 MANTEROLA PETRIRENA, BEATRIZ

BEHOBAIKO ERREPIDEA. - 31791 SUNBILLA 277 - - 13,00

1 643 ESPELOSIN ECHEVERRIA, SANTIAGO

JAIMERENA ECHEVERE, VICTORIA

AULOA. - 31791 SUNBILLA 437 - - 13,00

1 701 INDA AMEZTOY, SANTIAGO

BORTENEA. - 31791 SUNBILLA 420 - - 11,00

1 702 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA 700 - - 10,00

2 119 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA 340 - - 10,00

2 119 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA 203 - - 10,00

2 119 INDA ARREGUI, ISABEL

LATXA. - 31791 SUNBILLA 637 - - 10,00

Iragarkiaren kodea: A0005492