75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U R T Z U N

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

1999ko abenduaren 31ko 164. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ondotik agertzen diren ordentza fiskalen hasierako onespenari buruzko iragarkia eman zen argitara.

Jendaurreko epea iraganik eta epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsita gelditu dira, hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak. Hona hemen testu osoak:

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen hartan, II. tituluko VI. kapituluaren 172tik 178ra bitarteko artikuletan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Edozein eraikuntza, instalazio edo obra udal mugapean egitea da zergagaia, beti ere horretarako obra edo hirigintza lizentzia eskatu behar bada eta, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluari jarraikiz, lizentzia hori ematea edo eraikuntza horren gaineko txostena egitea Irurtzungo Udalari badagokio.

Salbuespenak

3. art. Salbuetsita daude Nafarroako Foru Komunitatearen Estatuaren, autonomi erkidegoen edo Nafarroako toki entitateen jabetzapekoak diren eraikuntzak, instalazioak edo obrak, zergari atxikita egonik ere, errepideak, burdinbideak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrien eta horien hondakin-uren saneamendua egiteko zuzenean erabiliko badira, horien kudeaketa erakunde autonomoek eramanagatik ere, bai berritik egiteko obrei bai kontserbazio obrei dagokienez.

Subjektu pasiboak

4. art. Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak edo juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, izaera juridikorik gabekoak izanda ere, obraren jabea den batasun ekonomikoa edo ondare berezia osatzen badute.

Zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira behar diren lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak, zergadunak berak ez badira behinik behin.

Zerga-oinarria, kuota eta sortzapena

5. art. Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak osatzen du zerga-oinarria.

Zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik aterako da zergaren kuota.

Karga-tasa % 3koa izanen da.

Eraikuntza, instalazio edo obra egiten hasten denean sortuko da zerga, horretarako behar den obra lizentzia erdietsi ez bada ere.

Zergaren kudeaketa

6. art. Aginduzko lizentzia ematen denean, behin- behineko likidazioa eginen da. Zerga-oinarria behar den elkargo ofizialak ikus-onetsita aurkeztu den aurrekontuaren araberakoa izanen da. Lizentziarik ez dagoenean, aldiz, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, proiektua egiteko aurreikusten den kostuaren arabera.

Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

Udalak autolikidazioaren bidez eska dezake zerga hau.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Martxoaren 3ko 4/199 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

Partikularrek aurkeztutako antolamendurako plan partzial edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak eta birzatiketak izapidatzea.

Partikularrek aurkeztutako urbanizazio proiektuak izapidatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak.

Zergak ordaindu beharra

4. art. 1. Orokorrean, zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Uko egiten bazaio, ordaindu beharra lizentzia eskatzen den unean hasten da.

2. Plan partzialak edo bereziak eta horien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. art. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona natural edo juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, Tributuei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen direnak, beti ere zerbitzuak eta lizentziak eskatu edo eragiten baldin badituzte edota haien onuradunak badira.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak Ordenantza honen eranskinean azaltzen direnak dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak

7. art. Hirigintza arloan jarduteko edozein eskabide Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako araudian ezarritako moduan bete beharko da.

8. art. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan Hirigintzako prozeduraren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. art. Lizentziaren titularrek eskatutako obrak egiteari utzi ahalko diote beren ukoa idazkiz Udalean aurkeztuta, aipatu lizentziak indarra galdurik ez badu behinik behin. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan egokitzen den tasak baino % 20 gutxiago ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak % 30 baino ez dira gutxituko, lizentzia borondatezko aldian baldin badago, eta % 20, berriz, derrigorrezko aldian badago.

Kudeaketa arauak

10. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten egoitzatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioari ekinen dio eta bertan subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

11. art. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

12. art. Lizentziak emateko tasak likidatuko dira behin- behinekoz obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera.

Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatu ziurtagiriarekin batera, bideragarria denean, behar den lanbide elkargoak oniritzitakoa, obren kostu osoa ziurtatuko duena.

Aipatu kostua nola eman den udal teknikariek frogatuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute hala egokitzen saiatuko dira. Behin betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztu.

Partikularraren aldekorik gertatuko balitz, itzuliko litzaioke; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. art. Ezarpen oinarrian altzariak eta obra proiektuan funtsezkoak ez diren gaiak ez dira sartuko.

Ordenantza honen eranskinean jarritakoaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako interesatuek barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa aurkeztu beharko dute, aurrekontua eguneratua duela.

14. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien eta xehetasun azterlanen izapidaketa

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, 20 pezeta metro karratuko hain zuzen ere.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea.

III-A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-Esleipenaren ondorioz sortzen den lurzatiaren metro karratuko: 50 pezeta.

III-B) Birzatiketak aldatzeko izapidaketa:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileak egindako urbanizazio proiektuak izapidatzea

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira eta karga tasa exekuzio materialaren aurrekontuaren % 2 izanen da.

V. epigrafea.-Lurzatiketa edo banaketa lizentziak

Lurzatiketa edo banaketa lizentzia bakoitza izapidatu eta ebazteko tasak banatzen den hiri azalera osoaren arabera likidatuko dira: 25 pezeta metro karratuko.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Ordainarazpenaren xedea

2. art. Ordainarazpenaren xede dira hurrengo kasuetan ematen diren lizentziak:

a) Jarduera berritik paratzea lokal batean.

b) Jarduera lokal batetik bertzera aldatzea.

c) Jardueran aldaketak egitea, haren izena, jabea eta egoitza aldatu gabe ere.

d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Lizentzia berrikustea, titularraren jarduketek edo Administrazioak bultzaturik.

g) Jarduera lizentzia.

Zergagaia

3. art. Zergagaia establezimenduak ireki, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko lizentziak eman aurretik eskuratu beharreko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, nahitaez eduki behar baitituzte ingurugiroaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuen titularrek.

Zerga ordaindu beharra

4. art. Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da:

a) Aginduzko lizentzia ematen den unean berean.

b) Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean.

Subjektu pasiboa

5. art. Pertsona natural edo juridikoak daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera, lizentzia ematen bazaie jarduera batean aritzeko, eskualdaketa egiten bazaie edo titulartasuna ematen.

Tarifak

6. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

7. art. Interesatuak eskatutako lizentziari espreski uko egiten badio, tasa % 80 murriztuko da.

Kudeaketa arauak

8. art. Establezimendua irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Irurtzungo Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta tokia zehazten dituela, udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsi dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, bertzelakoan, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko bailitzateke.

10. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

11. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio egiaztagiriak aurkeztuz.

Arau-hausteak

12. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Establezimendua berritik paratu, negozioa eskualdatu edo hartan aldaketak egitea

-Azaleraren lehenbiziko 50 metro karratuak: metro karratu bakoitzeko 475 pezeta.

-51tik 100 metro karratura bitarte: 445 pezeta.

-101etik 400 metro karratura bitarte: 365 pezeta.

-401etik 1.000 metro karratura bitarte: 340 pezeta.

-1.000tik goiti: 275 pezeta.

II. epigrafea.-Jarduera handitu, negozioa eskuz aldatu, izena edo elkartearen egoitza aldatu eta titularra aldatzea.

-V. epigrafean ezarritako tarifen % 50 aplikatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko V. kapituluaren 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. 1. Zerga honen zergagaia hirilurren balio igoeragatik sortzen da, hain zuzen ere, aipatu lurren jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketaren edo trasmititzearen ondorioz, edota haien jabetza aldaketaren ondorioz, titulua edozein izanik.

2. Ondorio horietarako, hirilurrak izanen dira ondoko hauexek:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako Jarduketa Programa onesten den unean.

c) Honakoak dituztenak: ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren hustuketa eta argindarra; edo gune sendotuetan daudenak, gutxienez haien azaleraren erdia eraikia dutelako.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Lurraldearen gaineko Kontribuzioari dagokionez landalurtzat jotzen diren lurren balio igoera ez da zerga honi lotuko.

Salbuespenak

3. art. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta bion ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, bertze nolanahi egiten diren edozein ondasunen eskualdatzeak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen Ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Zortasun eskubide edozertarikoak eratu eta trasmititzea.

4. art. Halaber zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko betebeharra pertsona edo entitate hauei tokatzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitateari, Estatuari, erkidego autonomoei, baita haien guztien erakunde autonomo izaera administratibokoei ere.

b) Irurtzungo Udala eta haren erakunde autonomo izaera administratibokoei.

c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeei.

d) Indarrean dagoen legeriak agindu bezala eratutako entitate Gizarte Segurantzaren eta mutualitate nahiz bahituretxeen kudeatzaileei.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Haiei atxikitako lurren alderako itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. art. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun diren aldetik:

a) Lurren eskualdatzeetan edo irabazi asmoz jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan edo ordaindu beharrez jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo eskualdatzean, lurren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erostunak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erostun hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du beti ere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erreperkutitzea

Zerga oinarria

6. art. Zerga honen oinarria hirilurren balio igoera erreala da, sortzapenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. art. Lur eskualdaketetan, lurrek sortzapenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilurraren gaineko Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = Bc* U* % P, honela adierazia:

ZO = Zerga oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

Bc = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

% P = Portzentajea, lurraren balioaren igoera zenbat denboran sortu den haren arabera finkatutakoa, beti ere koadro honen arabera:

BALIO IGOERA SORTZEN DENEKO ALDIA

1ETIK 5 URTE BIT. 10 URTE BITARTE 15 URTE BITARTE 20 URTE BITARTE

% 2,2 % 2,1 % 2 % 2

8. art. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den, Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentaje finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. art. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, azalera edo bolumenaren, arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. art. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea lurraren balioari dagokion salneurri-justuaren zatiaren gainean aplikatuko da.

Kuota

11. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari % 8ko karga-tasa aplikatu ondokoa izanen da.

Sortzapena

12. art. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Jabaria mugatzen duen gozamenduko eskubide errealen bat eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bortz urteko epean, itzul diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da ezer itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. art. Zergadunak edo, hala balitz, haien ordezkoak edo legezko ordezkariak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera eta hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan, bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak agertuko dira.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, eta urtebetekoa, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren. Halaber, erantsiko zaizkio zernahi frogagiri, subjektu pasiboak onuradun gisa erreklamatutako salbuespenei dagozkiena, halakorik balitz.

14. art. Udal administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. art. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, halaber beharturik dago subjektu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaiaren gauzatzea zein izan den, lurren eskualdatzaileek edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo eskualdatzaileek, beti ere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. art. Halaber, notarioak beharturik egonen dira Irurtzungo Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabortzaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta zergazkoetan ezarritako betebehar orokorra.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOAN ZORUA EDO ESPALOIAK NOLA EDO HALA MUGITZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako ordenantza honetan ezarri dira baimendutako denboran egindako aprobetxamendu bereziaren tasak. Aprobetxamendu berezi hori dagokie erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoan zorua edo espaloiak nola edo hala mugituz eta horien ondorioz egindako udal jarduerei.

2. art. Tasa hau ordaintzea ez da eskatuko ondoko kasu hauetan:

1. Jabetza eta erabilera pribatuko lurretan zangak ireki eta zoladura mugitzea, nahiz eta obra lizentzia eskatu beharra dagoen eta era berean obra den aldetik dagokion tasa ordaindu.

2. Partikularrek irekitako zangak, Lurzoruari buruzko Legearen arabera onetsitako urbanizazio proiektuan jasota daudenean, obra lizentziagatiko tasa soilik sortuko dutelarik.

3. Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamenduak, zeinekin aprobetxamendu guztien ordainketa ituntzen den; horrela bada, aipatu enpresen aprobetxamenduak zehazki arautzen dituen arauak eta aplikagarri diren udal erabakiek gobernatuko dute.

Noiz ordaindu behar

3. art. Tasa hauek ordaindu beharra sortzen da zangak irekitzeko baimena eman, lizentzia eman edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu eta behar den baimena izan gabe aprobetxamendua egiten hasten denean.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Baimena hartzen duen pertsona natural edo juridikoa dago ordaintzera beharturik. Aprobetxamenduak aginduzko baimenik gabe egin badira, haien onuradun direnak eta haiek egiten dituztenak solidarioki ordaintzera beharturik daude.

Oinarria, tasa eta tarifak

5. art. Karga oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua burutu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko Udal erabilera publikoko zoladura, galtzada, espaloi edo ondasunen azalera.

Zangak irekitzen direnean, jabari publikoaren aprobetxamenduagatik ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz eremu publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean agertzen denaren arabera.

Ondasunak eta instalazioak birreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. art. Kalte konponezinak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren baliogaleraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoari dagokionez, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailu hori indarra duen araudiak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeeen zehapenak ordaintzeko erabiltzen ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen araudiak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete ete lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. art. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentzia arautzen duten arauek xedatutakoari jarraituko zaio

2. Arau honen xede diren aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, beti ere tarifen eranskinean agertzen denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. art. Edozein arrazoi dela medio, zangak ireki edo zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako eskatutako baldintzak bete beharko ditu.

11. art. Behar diren prezio publikoak lizentziak ematearekin ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloian barna pasatzeko baimenari.

12. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

13. art. Lizentzia eskatu dutenek, behin lizentzia emanik eta iraungipen epea bukatu baino lehenago, obra egiteari uko egiten ahal diote. Idatziz egin beharko dute eskaera eta obrak hasi ez badira bakarrik onartuko da. Kasu horretan prezio publikoaren % 90 itzuliko da; ez bada ordaindu, haren % 10 gehi premiamenduko errekargua eskatuko dira borondatezko epean, eta prezio publikoaren % 20 eskatuko da zorra derrigorrezko dirubilketarako epean baldin bada.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. art. Arau-haustetzat hartuko da baimendu baino azalera edo luzera handiagoko aprobetxamendua egitea eta obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea.

Halaber, arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo obrak hastea.

15. art. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

TARIFEN ERANSKINA

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineala baino ttikiagokoa bada, metro luze bakoitzeko ordaindu beharko da: 2.000 pezeta.

I.2. Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzeko ordaindu beharko da: 2.200 pezeta.

I.3. Zanga bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

II. epigrafea

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea:

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 2.000 pezeta.

Fidantzak, zangak irekitzeagatik

Zangak irekitzeagatik 5.000 pezetako fidantza utzi beharko da metro lineal bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau hurrengo artikulu hauetan xedatutakoaren babesean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 122. artikulua; Nafarroako Entitateen Ondasunei buruz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduko 93. eta ondoko artikuluak; eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 28. eta ondoko artikuluak.

2. art. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergagaia:

1.-Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2.-Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3.-Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

4.-Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5.-Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6.-Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7.-Eremu publikoan kioskoak paratzea.

8.-Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9.-Erakusleiho eta beirarasak.

3. art. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentziarik edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak egiten dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. art. Ordenantza honetako tasaren zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko dira kontuan, eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. art. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura ekartzen badute, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra ukatu gabe, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Kalteak konponezinak badira, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen zaio ordainetan Udalari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. art. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. art. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den tasa pagatzeak ez ditu egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. art. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduak behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta kadirekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzera behartuta dago.

10. art. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 4.000 pezeta (urtean).

1.2. Bestelako aprobetxamenduak

a) Jarduera ekonomikoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 50 pezeta.

-Hilabetean: 1.000 pezeta.

-Urtean: 10.000 pezeta.

b) Edukiontziak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 20 pezeta.

-Hilabetean: 500 pezeta.

-Urtean: 5.000 pezeta.

I.3. Aldamioak: aurreko epigrafean (1.2.b atalean) aipaturiko zenbatekoen % 50.

Urbanizazioa egiten ari den eremuetan, zenbateko horiek % 75 txikituko dira.

I.4. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espreski baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez duelarik. Egun edo zatiki bakoitzeko: 150 pezeta.

IV. epigrafea.-Guttieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ondotik zehazten diren guttieneko diru-kopuru hauetara ailegatzen ez badira, ondotik aipatzen direnak ordainduko dira:

-Aldamioak 5.000 pezeta.

-Hesiak 5.000 pezeta.

-Bertzelako probetxamenduak 5.000 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ORDEZKO BETEARAZPENAK ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta obra-hondakinak kentzea, baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek kentzeari uko edo ezetza egiten badiote.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Partikularrek eragindako udal albaitarien zerbitzu bereziak.

2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. art. Udalak zilegi izanen du, betiere, enpresa pribatu batekin kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio araudiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. art. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Betearazpen erabaki edo agindu berariazko baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga oinarria

6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Betearazpen agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren osotarako kostutik heldu dena.

Karga tasa

7. art. a) Betearazpen agindua: karga tasa zergagaiaren % 1 izanen da.

b) Ordezko betearazpena: zerga oinarriaren zenbatekoa jakinik, hari % 120 aplikatuko zaio kuota erdiesteko.

Kudeaketa arauak

8. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere ordenantza fiskal orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidaziook arduradunen artean zatitu edo banatzea, asko badira, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hilerriko ondoko zerbitzuek osatzen dute: horma-hobiak eta hilobietarako lurrak; horma-hobiak eta panteoietarako lurrak alokatu nahiz lagatzea; gorpuzkiak lurperatu eta hobitik ateratzea eta Irurtzungo hilerrian egiten diren gainerako hileta zerbitzuak.

Zergaren sortzapena

3. art. Zerga ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten denean edo horma-hobiak edo panteoietarako lurrak alokatu nahiz lagatzen direnean.

Subjektu pasiboa

4. art. Tasa ordaintzeari begira, subjektu pasiboak dira beren familiako edo hurbileko batendako Irurtzungo hilerrian zerbitzua egiteko eskatzen dutenak.

Tarifak

-Lurperatzeak

A) Lurrean: 10.300 pezeta.

B) Horma-hobian. 3.090 pezeta.

-Panteoiak

Panteoiak eraikitzeko lurrak lagatzea:

Lurraren metro karratu bakoitzeko: 21.950 pezeta.

-Horma-hobiak eta hilobiak:

A) Horma-hobiak:

1.-Betirako lagapenak: 76.000 pezeta.

2.-Hamar urteko lagapenak, luzatzeko aukera barne:

Hamar urteko lagapenak: 27.500 pezeta.

Hamar urteko luzapena: 27.500 pezeta.

B) Lurreko hilobiak:

Hamar urteko lagapenak: 21.950 pezeta.

Hamar urteko luzapena: 21.950 pezeta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan ezarritakoari jarraikiz behin betikoz onetsitakoan, indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Bigarrena.-Ordenantza hau aldatzeko, onesteko bete ziren izapide berdinak bete beharko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko lehen kapituluko hirugarren atalean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikagarri izanen dira Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Igerilekuen eta gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude behartuak zerga hauek ordaintzera.

3. art. Kirol instalazioen barrutira sartzean sortzen da tasa ordaindu beharra.

4. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak.

5. art. Udalaren kirol instalazioetan ondoko tarifak aplikatuko dira:

Tarifa

A) Igerilekuak eta instalazio osagarriak.

-14 urte bitarte, urteko kuota: 3.800 pezeta.

-14 urtetik 18 urte bitarte, urteko kuota: 4.700 pezeta.

-18 urtetik gora, urteko kuota: 6.250 pezeta.

-Sarrera, 14 urte bitarte: 300 pezeta (astegun eta jaiegunetan).

-Sarrera, 14 urtetik gora: 425 pezeta (astegunetan) eta 500 pezeta (jaiegunetan).

-Abonua, 14 urte bitartekoendako, 15 egunetakoa: 2.125 pezeta.

-Abonua, 14 urtetik gorakoendako, 15 egunetakoa: 3.200 pezeta.

B) Kiroldegia:

-Tarifa bakarra: 2.125 pezeta/ordua argiarekin eta 1.600 pezeta argirik gabe.

C) Pilotaleku estaldia:

-Tarifa bakarra: 1.000 pezeta/ordua 17 argirekin; 800 pezeta/ordua 10 argirekin eta 500 pezeta/ordua argirik gabe.

D) Eskolako lokal eta instalazioak:

-Ikasgela erabiltzeko tarifa: 495 pezeta/ordua.

-Jangela erabiltzeko tarifa: 1.210 pezeta/ordua.

Irabazi asmorik gabeko kultur ekintzak badira, tarifa izanen da 330 pezetakoa ikasgelako eta eguneko. Ikasgela astean 5 egunetan erabiltzen bada, ehuneko 20ko murrizketa eginen da; 15 egunez erabiltzen bada, murrizketa ehuneko 30ekoa izanen da; 30 egunez erabiltzen bada, ehuneko 50koa izanen da eta, azkenik, urte osoan erabiltzen bada, ehuneko 60koa.

Txapelketak, ikusleek sarrera ordainduz:

1.-Kuota finkoa, sarreraren prezioaren arabera; sarrera dohainik bada 15 urte bitartekoendako (1) eta 15 urtetik beherakoek ordaintzen badute errekargua aplikatuko da (2).

SARREREN PREZIOA (1) (2)

0-62 145 550

63-88 405 700

89-113 555 840

114-139 1.055 980

140-170 1.475 1.125

171-196 2.065 1.125

197-221 3.090 1.260

222-247 4.100 1.260

248-283 5.265 1.415

284-309 6.965 1.415

310-335 9.160 2.110

336-360 11.755 2.110

360tik gora 14.735 2.110

2.-Kuota ez-finkoa, bildutako diruaren arabera.

-5.300 pezeta bitarte: % 0.

-5.301etik 10.600 pezeta bitarte: % 10.

-10.601etik 21.200 pezeta bitarte: % 20.

-21.601etik gora: % 30.

Oharra: aipatutako portzentajeak aplikatuko zaizkio dagokion dirubilketa-tarteari, eta kuota osoa izanen da kuota partzialen batura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

ESKOLA GARRAIOAREN ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Irurtzungo Udalak kontratatzen eta kudeatzen duen eskola garraioaren zerbitzua erabiltzea da ordainarazpen honen zergagaia.

Zerga ordaindu beharra eta prezio publikoaren sortzapena

3. art. Eskola garraioaren zerbitzuan izen ematearekin sortzen da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. art. Honako hauek ordaindu beharko dituzte ordenantza honetan ezartzen diren tasak:

a) Irurtzungo Udalaren eskola garraioaren zerbitzuan izena ematen duten ikasleek.

b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariek.

Kuotak

6. art. Irurtzungo Udalak osoko bilkuran eta erregalemenduari jarraikiz hartzen duen erabakiaren bidez zehaztuko da, urteoro, eskola garraioaren zerbitzua erabiltzeagatik ikasle bakoitzak ordaindu behar dituen tasen zenbatekoa.

Hobariak eta dirulaguntzak

7. art. Irurtzungo Udalak urtero erabakiko du zernolako dirulaguntza emanen zaien Irurtzunen erroldaturik dauden ikasleei.

Likidazioa

8. art. Tasen likidazioa seihilekoetan eginen da. Bajarik baldin bada, ikasturteko tasa osoa likidatuko zaio ikasle bakoitzari.

Ordainketa gisa honetara eginen da:

-% 50, izena ematean.

-Gainerako % 50, sei hilabete geroago.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan ematen diren eskolak hartzeko matrikulatzea eta haietara joatea da ordainarazpen honen zergagaia.

Zerga ordaindu beharra eta prezio publikoaren sortzapena

3. art. Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena eman eta matrikula egitearekin batera sortzen da ordaindu beharra.

4. art. Tasaren sortzapena etorriko da aipatu eskolan izena eman eta matrikula egiten den unean berean.

Subjektu pasiboa

5. art. Honako hauek ordaindu beharko dituzte ordenantza honetan ezartzen diren tasak:

a) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena eman eta matrikulatzen diren ikasleek.

b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariek.

Kuotak

6. art. Irurtzungo Udalak osoko bilkuran eta erregalemenduari jarraikiz hartzen duen erabakiaren bidez zehaztuko da, urteoro, Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan ikasteagatik ikasle bakoitzak ordaindu behar dituen tasen zenbatekoa, irakasgai bakoitzari -musika tresnari, solfeoari,...- dagokiona adieraziz.

Hobariak eta dirulaguntzak

7. art. Familia ugarietako ikasleek eta familia unitate bereko bigarren kideek nahiz hurrengoek tasaren % 50eko hobaria izanen dute.

Irurtzungo Udalak urtero erabakiko du zernolako dirulaguntza emanen zaien Irurtzunen erroldaturik dauden ikasleei.

Likidazioa

8. art. Tasen likidazioa hilean behin eginen da. Bajarik baldin bada, ikasturteko tasa osoa likidatuko zaio ikasle bakoitzari.

Hilean behin bilduko da tasen dirua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL LUDOTEKAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Irurtzungo Udalaren Ludotekako jardueretara bertaratzea da ordainarazpen honen zergagaia.

Zerga ordaindu beharra eta prezio publikoaren sortzapena

3. art. Irurtzungo Udalaren Ludotekan izena ematearekin batera sortzen da ordaindu beharra.

4. art. Tasaren sortzapena etorriko da aipatu ludotekan izena ematen den unean berean.

Subjektu pasiboa

5. art. Irurtzungo Udalaren Ludotekan izena ematen duten adin txikikoen legezko ordezkariek ordaindu beharko dituzte ordenantza honetan ezarritako tasak.

Kuotak

6. art. Irurtzungo Udalak osoko bilkuran eta erregalemenduari jarraikiz hartzen duen erabakiaren bidez zehaztuko da, urteoro, Irurtzungo Udalaren Ludotekara joateagatik ikasle bakoitzak ordaindu behar dituen tasen zenbatekoa.

Hobariak eta dirulaguntzak

7. art. Irurtzungo Udalak urtero erabakiko du zernolako dirulaguntza emanen zaien Irurtzunen erroldaturik dauden ikasleei.

Likidazioa

8. art. Tasen likidazioa urtean behin eginen da. Bajarik baldin bada, ikasturteko tasa osoa likidatuko zaio ikasle bakoitzari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN EGITEN DIREN KULTUR JARDUERETAN PARTE HARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa martxoaren 2ko 5/1999 Foru Legeak aldatu duen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Edozein antzezpen, saio edo emanaldi ikusteko Kultur Etxeko auditoriora sartzen direnek ordaindu beharko dituzte tasa hauek.

3. art. Ordaintzeko beharra sortzen da instalazio horietara sartzeko txartela eskuratzen den unean berean.

Udalak, salbuespen moduan eta zenbait jardueren interes kulturalari begira, doako sarrerak ezar ditzake, eta era berean, badu eskubidea prezio bereziak ezartzeko.

4. art. Prezio bakarra ezarri da, hau da, 200 pezeta laguneko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek toki entitateei haien egitate edo erabakiak deuseztatzeko errekerimendu egiteko ahalmena erabiltzeko ezarrita dagoen epea iragaten denean.

Irurtzunen, bi milako maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0004918