75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

538/2000 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-124 (Caparroso-Zarrakaztelu) errepidearen zabaltze eta hobetzea, Santakara-Zarrakaztelu tartea" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen zerrenda osatu eta jendaurrean jartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 398/2000 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen "NA-124 (Caparroso-Zarrakaztelu) errepidearen zabaltze eta hobetzea, Santakara-Zarrakaztelu tartea" izeneko proiektua.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, proiektu horrek Murillo el Frutoko lurzatien berrantolamenduan aurreikusitako ubide bat ukitzen du. Hori dela-eta, Riegos de Navarra, S.A.k eskaturik,lurzatien berrantolamendu hori bere gain baitu, NA-134 errepidearen eskuin aldean 1+800 eta 2+370 p.k.etan lur gehiago desjabetu beharra dago, bi puntuen artekoureztapen ubidea egiteko.

Hori dela-eta, honako aldaketa hauek egin behar dira proiektuak ukitzen dituen lurzatiei dagokienez:

Murillo El Frutoko Udalerria

-329 lurzatia, 5. poligonoa (MU-31) Pedro Jesús Lacruz Gavari jaunarena; jendaurreko aldian 133 mý zituen ukituak, eta beste 49 mý gehitzen zaizkio. Guztira 182 mý.

-330 lurzatia, 5. poligonoa, (MU-32) Priscila Esparza Lerga andrearena; jendaurreko aldian 10.274 mý zituen ukituak, beste 1.064 mý gehitzen zaizkio; guztira 11.338 mý.

-336 lurzatia, 5. poligonoa, (MU-33), herrilurra, jendaurreko aldian 1.151 mý zituen ukituak; beste 178,50 mý gehitzen zaizkio; guztira 1.329,50 mý.

-337 lurzatia, 5. poligonoa, (MU-34) Sebastián Gayarre Valdés jaunarena, jendaurreko aldian 1.709 mý zituen ukituak; beste 267,50 mý gehitzen zaizkio; guztira 1.976,50 mý.

-338 lurzatia, 5. poligonoa, (MU-35) Sebastián Murillo Ibero jaunarena, jendaurreko aldian 284 mý zituen ukituak; beste 35 mý gehitzen zaizkio; guztira 319 mý.

-339 lurzatia, 5. poligonoa, (MU-36) Pedro Luis Lanas Calonge jaunarena, jendaurreko aldian 2.259 mý zituen ukituak; beste 245 mý gehitzen zaizkio; guztira 2.504 mý.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak egindako txostenaren eta proposatutakoaren arabera, eta urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eskuordetutako ahalmenak erabiliz:

EBATZI DUT:

1. Azalpenen atalean deskribatzen diren "NA-124 (Caparroso-Zarrakaztelu) errepidearen zabaltze eta hobetzea, Santakara-Zarrakaztelu tartea" proiektuko lurzati ukituen zerrendaren aldaketa onestea.

2. Proiektu horren aldaketek ukitzen dituzten ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea.

3. Aldaketa horiek jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan edozeinek egiten ahal ditu bidezko iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak eta aurkezten ahal ditu, idatziz, argitaratutako zerrendan izan litezkeen hutsak zuzentzeko behar diren datuak; horretarako interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan Garraio eta Komunikazioen Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Murillo el Frutoko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Murillo el Frutoko Udalari (zeinari lurzatien planoen kopia igorriko zaion), Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala eta Proiektuen Atala), bai eta aldaketak ukitutako jabeei ere.

Iruñean, bi milako ekainaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0005495