75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 2koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 7. lotearen hornidura prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 7. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 7. lotea emanen duen enpresa hautatzea.

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 28.441.000 pezeta.

-Burutzeko epea: 20 egun natural, edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña), bulegoko ordu eta egun baliodunetan.

Proposamenen aurkezpena: 2000ko uztailaren 17ko 14,30ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 2000ko ekainaren 26ko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuko bulegoetan.

-Iruñean, bi milako maiatzaren zortzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0005332