75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

458/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako kartografia geologikoa eguneratu eta informatizatzea 1/25.000 eskalan (206-I, 206-II, 206-III, 206-IV, 207-I, 207-II, 207-III)" izeneko proiektuaren lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Nafarroako kartografia geologikoa eguneratu eta informatizatzea 1/25.000 eskalan (206-I, 206-III, 206-II, 206-IV, 207-I, 207-II, 207-III)" izeneko proiektuaren lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Nafarroako kartografia geologikoa eguneratu eta informatizatzea 1/25.000 eskalan (206-I, 206-II, 206-III, 206-IV, 207-I, 207-II, 207-III)" lanak egitea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 36.777.800 pezeta (221.039,02 euro).

-Egiteko epea: 8 hilabete.

-Proposamenak aurkeztea: 2000ko uztailaren 26a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko abuztuaren 7ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, J. Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, .................. j/a, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilaguna, helbidea .............(e)n, ..................... kaleko ...... zk.an duenak, bere izenean (edo ......................... ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Nafarroako kartografia geologikoa eguneratu eta informatizatzea 1/25.000 eskalan (206-I, 206-II, 206-III, 206-IV, 207-I, 207-II, 207-III)" izeneko proiektuaren lanak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) ................... pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0005494