75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B I D A U R R E T A

Hirilurzoruko bost lurzati enkantea, Bidaurretako arau subsidiarioetako U.E. 10 unitatean

Bidaurretako Udalak, 2000ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen ondareko ondasun batzuk enkante publikoaren bidez saltzea. Hona hemen:

-P.1 lurzatia, 401 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 6.015.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 120.300 pezeta.

-P.2 lurzatia, 337 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 5.055.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 101.100 pezeta.

-P.3 lurzatia, 385 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 5.755.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 115.500 pezeta.

-P.4 lurzatia, 391 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 5.865.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 117.300 pezeta.

-P.5 lurzatia, 399 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 5.985.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 119.700 pezeta.

BEZaren % 16 enkanteko errematearen zenbatekoari aplikatuko zaio eta adjudikazio-hartzailearen kontura izanen da.

Enkantea Bidaurretako Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, 2000ko uztailaren 1ean, goizeko hamaiketan. Enkatea ahozko posturen bidez eginen da eta sesteorako aukera izanen da.

Enkantean parte hartzeko fidantzak Bidaurretako Udaletxean pausatu beharko dira, bulego orduetan betiere, eta onartuko enkantea hasi arte.

Bidaurretan, bi milako ekainaren zortzian. Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0005521