75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Erosketa lehiaketa

a) Xedea: hiri hondakinak biltzeko edukiontziak erostea.

b) Kontratuaren aurrekontua: 12.000.000 pezeta (BEZa barne).

c) Adjudikazio prozedura: lehiaketa irekia.

d) Behin-behineko fidantza: ez da behar.

e) Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte.

f) Baldintza teknikoen zein klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Jurramendiko Mankomunitateko bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 telefonoa).

g) Eskaintzak ireki eta adjudikazio proposamena egiteko jendaurreko ekitaldia, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bostgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean eginen da, Jurramendiko Mankomunitateko egoitzan.

h) Emateko epea: bi hilabete, esleitzen denetik.

i) Aldizkari ofizialeko iragarkiak hartzaileak ordainduko ditu.

j) Proposamen ekonomikoaren eredua klausula administratiboen pleguan azaltzen da.

Lizarran, bi milako ekainaren zortzian. Mankomunitateburua, María José Fernández.

Iragarkiaren kodea: a0005506