75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ETXARRI-ARANATZ

Lehiaketa publikoa, 31 eta 32. unitateak urbanizatzeko obrak esleitzeko

Etxarri-Aranazko Udalak lizitaziorako deia egin du 31 eta 32. unitateak urbanizatzeko lanak esleitzeko.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Xedea: aipatu lanak egitea.

Lanak kontrata bidez egiteko aurrekontua: 51.578.558 pezeta, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: hamabi hilabete.

Proposamenen aurkezpena: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo, partikular eta orokorren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzeko tokia eta eguna: Etxarri- Aranazko Udaletxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren eguneko arratsaldeko zortzietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Copia dendan, Antso Azkarraren etorbidea, Iruña.

Etxarri-Aranatzen, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Fernando Flores Lazcoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, bizilekua: ..........., helbidea: ..............., N.A.N.: ............, bere izenean edo hau ordezkatuz: ..............., 31 eta 32. unitateak urbanizatzeko obrak lizitazio bidez kontratatzeko proiektua eta klausula administratibo nahiz partikularren plegua ezaguturik, obrak aipatu agiriei hertsiki lotuz eta osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, .............. (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0005438