75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ETXARRI-ARANATZ

Hirigintzako Arauak berrikusteko proiektua prestatzeko kontratua

Etxarri-Aranazko Udalak Etxarri-Aranazko Hirigintzako Arauak berrikusteko proiektuaren prestaketa lanak esleitzeko lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2000ko maiatzaren 22ko bilkuran.

Mota: lehiaketa publikoa.

Xedea: arau subsidiarioak berrikusteko proiektua prestatzea.

Aurrekontua: zortzi milioi hirurehun eta laurogeita hamar mila, BEZa barne, 8.390.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: lizitatzaileek Etxarri-Aranazko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte proposamenak, edo Administrazio Publikoen Araubide Jurudikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 20/1992 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz, beti ere 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko ordu biak arte.

Lehiaketaren oinarrien pleguetan, hau da, klausula administratiboen pleguan eta manu teknikoen pleguan, agertzen dira aurkeztu beharreko agiriak. Plegu horiek lizitatzaileaen eskura daude Etxarri-Aranazko Udalaren idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Etxarri-Aranazko Udaletxeko bilkura aretoan eta proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko ordu batean. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Etxarri-Aranatzen, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Fernando Flores Lazcoz.

Iragarkiaren kodea: A0005435