75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A B A U R R E G A I N A

Lehiaketa publikorako deialdia, "Abaurregainen eta Abaurrepean presio handiko ur hornidurarako konponbide bateratua (1. fasea)" izeneko proiektua prestatu eta obrak zuzentzeko

Udalak 00-04-11ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, honako lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin da:

Kontratuaren xedea: "Abaurregainen eta Abaurrepean presio handiko ur hornidurarako konponbide bateratua (1. fasea)" izeneko proiektua prestatzea eta obrak zuzentzea.

Esleipen bidea: lehiaketa irekia eta arrunta.

Kontrataren aurrekontua: 3.120.000 pezeta.

Lanak egiteko epea: gehienez ere bi hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Abaurregaineko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epean.

Gututanazalak irekitzeko tokia eta eguna: agiri administratibo eta teknikoen gutunazalak Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko azken egun balioduneko arratsaldeko ordu batean. Proposamen ekonomikoen gutunazalak, berriz, kontratazio mahaiak zehaztu beharreko egunean eta orduan irekiko dira, toki berean.

Espedientea lizitatzaileen eskura dago udal idazkaritzan, azter dezaten. Horretarako, aurretik 948 769039 telefonora deitu beharko da, hitzordua eskatzeko.

Abaurregainen, bi milako apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, Marino Lorea Arregui.

Iragarkiaren kodea: A0005433