75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E Z A U N

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontuari

Udalak, 2000ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra onestea.

Aurrekontua ikusgai egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lezaunen, bi milako ekainaren bostean. Alkatea, Vicente Irurzun San Martín.

Iragarkiaren kodea: a0005431