75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E T E L U

Beteluko ostatu-jatetxe-hostala zerbitzu publikoaren kontratazioa

Xedea: Beteluko ostatu-jatetxe-hostala zerbitzu publikoaren kontratazioa.

Esleipen bidea eta prozedura: zerbitzu publikoaren kontratazioa errentan emanez eginen da, eta esleipen prozedura lehiaketa izanen da.

Prezioa: urteko kanona, gutxienez ere, 1.500.000 pezeta (BEZa barne).

Proposamenak aurkeztea: hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baldintzen pleguan datorren ereduaren arabera.

Klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago Beteluko Udaleko idazkaritzan, (Kale Zaharra, 5), 12:30etatik 14:30ak arteko ordutegian.

Betelun, bi milako ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: a0005430