75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Udal hilerriko hilobi baten kontzesio administratiboa

Ediktu honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi bati buruzko kontzesio administratiborako idazkia, hurrengo datu hauekin:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): martxoaren 6ko 2.309/00.

Eskaeraren lekua eta data: Tuteran, 2000ko otsailaren 29a.

Eskatzailea: Pilar, Carmen eta Ana Atienza Barrena andreak.

Udal bulegoa, tramitatzeko: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Udaletxea. Plaza Vieja, 1-beheko solairua.

Panteoiaren zenbakia: 353

Kokapena: zaharra.

Liburua: 2.

Egungo titularrak: Javier Barrena jauna.

Titular izan nahi dutenak: Pilar, Carmen eta Ana Atienza Barrena andreak.

Eskaerari erantsitako agiriak: fotokopiak: eskatzaileen NANak eta zinpeko adierazpena, titular izan daitekeen inolako pertsonari buruzko daturik ez dutela ezagutzen dioena.

Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.

Izaera fisiko eta juridikoko edonork espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egin ahalko du, Zerbitzu Orokorretako bulegoan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta era berean, alegazioak egin ahalko ditu eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste edozer ekarri, bere ustez espedientearekin bat datozelako, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak direlako. Horretarako hilabeteko epea izanen du, eta bidali beharko ditu Plaza Vieja, 1 zk.a helbidea duen Tuterako Udaletxeko Erregistro Orokorrera.

Jakinarazten da orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako maiatzaren hemezortzian. Zinegotzi delegatua, Pedro José González Felipe

Iragarkiaren kodea: a0004894