75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O T E I T Z A

UO-E1 unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa puntuala

Udalak, 2000ko maiatzaren 16an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Oteitzako Udal Planeko UO-EU1 unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa puntuala, Udal honek sustatua. Horren bidez baimena ematen da unitate horretan egin gogo diren etxebizitzetan beheko solairua ere etxebizitza izateko.

Ebazpen horren aurka interesatuek errekurtso hauetako bat jarri ahalko dute, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrarioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Oteitzan, bi milako maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: a0004893