75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Administrari-ofizialaren izendapena

"Moncayoko Ur Mankomuitateak administrari-ofizial bat hartzeko deialdiaren probetan izangaiek lorturiko emaitzak ikusirik, 2000ko urtarrilaren 14ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara deialdi hori, eta deialdi bereko 23. oinarriarekin bat, ariketak baloratzeko izendatu zen epaimahaiak honako erabaki hau hartu du aho batez:

Lehenengoa.-Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea, puntuazioen araberakoa. Hona hemen:

1.-María Luisa Jiménez Tarazona: 54,09 puntu.

2.-María Angeles Garbayo Sanz: 46,80 puntu.

3.-María Tersa Portolés Marchite: 45,53 puntu.

4.-Jesús Javier Sebastián Ciria: 44,81 puntu.

5.-Begoña Buñuel Ortells: 42,36 puntu.

Bigarrena.-María Luisa Jiménez Tarazona andrea izendatzeko proposamen loteslea egitea, puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaia delako.

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, administrari- ofizialaren lanpostua betetzeko probetako epaimahaiak egindako proposamena ikusirik; eta deialdiko 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 23an eman ebazpenaren bidez, María Luisa Jiménez Tarazona andrea izendatu du Moncayoko Ur Mankomunitateko administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko.

Corellan, bi milako maiatzaren hogeita hiruan. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0004890