75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- V I L L A F R A N C A

Lursail baten desafektazioa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2000ko otsailaren 14an egindako osoko bilkuran, aho batez eta legeak eskatutako quorumaz onetsi zuen, hasiera batez, beherago aipatzen den lursailaren desafektazioa. José Javier Barasoain Cinto jaunari salduko zaio, etxebizitza bat eraikitzearren, beheko solairuan biltegia ezarri eta bere jarduera handitzeko. Hona lurra:

-Eremu publikoan soberakoak diren 406 metro karratu, Tudela kalearen eta Tafalla kalearen luzapenaren -lehen, bidea zenaren- artean.

Mugak: iparraldean, Tudela kalea; hegoaldean, Tafalla kalea; mendebaldean, Benita Garde Fuertesen finka bat, eta mendebaldean, Cinto jaunaren eta Soret anaien finka bat. Alderantzizko "L" baten forma geometrikoa du lurzatiak, eta hiri katastroaren 2. poligonoko 1022 zenbakiko lurzatiari dagokio.

Aditzera ematen da, Foru Dekretuko 143.b) artikuluan eta urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretuko -Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen hartako- 128.2.c) artikuluan xedatuarekin bat, 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko juzkatzen diren alegazioak egin daitezen, Udalaren erregistroan idazki bat aurkeztuz.

Villafrancan, bi milako apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: a0004763