75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z K O I E N

120. unitatearen xehetasun azterlana eta hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2000ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Arau Subsidiarioetako 120. unitatearen xehetasun azterlanaren aldaketa, Mirador de Peraltak sustatua, unitate horretan lerrokadurak aldatzeari buruz.

Jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluari jarraikiz.

Azkoienen, bi milako maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004762