75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak, 2000ko apirilaren 19an egindako bilkuran, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

Jarraian, eta kontuan izanik Rufino Elia Gorriz jaunak tramitaturiko xehetasun azterlana jendaurrean egon dela erregelamenduek ezarritako epean eta ez dela erreklamaziorik aurkeztu, hauxe erabaki da, aho batez:

a) Behin betikoz onestea Rufino Elia Gorriz jaunak sustaturiko xehetasun azterlana.

b) Behin betiko onespena argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Halaber, txostena eman da, xehetasun azterlanean agertzen den ataripea eraikitzearen alde.

Esteribarren, bi milako maiatzaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina. Nire begipean, idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004761