75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E S T E R I B A R

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2000ko apirilaren 19an egindako bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.-Hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 32. poligonoko 5. lurzatiari dagokiona. Lurzati hori Iragiko herrian dago, eta Jesús Linzoain Linzoainek sustatu du aldaketa.

2.-Espediente horiek jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Esteribarren, bi milako apirilaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004759