75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E S T E R I B A R

Desjabetzeko prozedura

Esteribarko Udalak, 2000ko apirilaren 19an egindako bilkuran, ondoren hitzez hitz datorren erabakia hartu zuen:

Ikusirik "Am-256022 Leranozko hornidura" obren proiektua gauzatzeko tramitatu den espendientea, Udalak 1999ko azaroaren 26an onetsia eta ondasun batzuk nahitaez okupatu beharra dakarrena.

Ikusirik honako xedapen hauek: apirilaren 2ko 7/85 Legeko 4.1.d) artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 47.4.b) eta 215.2 artikuluak, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 10etik 21era bitarteko artikuluak; ikusirik, orobat, espedienteko txostena; guzti horrekin bat, Udal honek osoko bilkuran hauxe

Erabaki du:

1.-Desjabetzeko prozedura abiatzea, uste izan baita 1999-11-26an onetsitako proiektuan dauden obrek erabilera publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra dakartela, 6/90 Foru Legeko 215.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.-Hasiera batez onestea proiektua gauzatzearren nahitaez okupatu beharreko ondasunen zerrenda zehatz eta banan banakoa, jendaurreko aldian aurkezten diren alegazioak ebazten diren bitartean.

3.-Jendaurreko aldia hastea, 15 egunekoa, hutsak zuzentzearren; horretarako, ondasunen zerrenda paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean.

"AM-256022 LERANOZKO HORNIDURA" PROIEKTUA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banan-banakoa

Z-9 Don Alfredo Arrizabalaga Larrea 50 50 1.000 27 124 Zelaia

Iturrama, 24

Don Angel Macaya San Martín

Iñigo Aristu, 19, eskuin. eskailera, 7.a D

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Esteribarren, bi milako maiatzaren hamaseian. Alkatea, Fco. Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: a0004758