75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E S T E R I B A R

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Alkatetzak 2000ko apirilaren 19an emandako dekretu baten bidez, hasiera batez onetsi da 27. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun azterlana. Aipatu lurzatia Zubiriko hirigunean dago, eta azterlana Evaristo Fonseca Bravo jaunak sustatu du.

Espediente hori jendaurrean egonen da, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119. artikulua eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikulua betez.

Esteribarren, bi milako apirilaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004757