75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z I Z U R

Plan partziala behin betikoz onetsirik

Udalak, 2000ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Paternaingo S.4 lurzoru urbanizagarriko sektorearen plan partziala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Halaber adierazten da plan hori interesatuen eskura dagoela udalaren bulegoetan, Gazolatzen baitaude.

Behin-betikoz onesteko egintzaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo, aldez aurretik, nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi milako maiatzaren hamabostean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: a0004756