75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- U L T Z A M A

Behin betiko onespena, xehetasun azterlanari

Udal honek, 2000ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Erabaki da,

1. Behin betikoz onestea Auzako (Ultzama) 14. poligonoko 212. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Miguel Lasarte Tornaría jaunak sustatua. Agiria arkitekto batek prestatu du eta EHAEOak ikus-onetsi du 00-01-11n.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.

3. Erabaki honen berri ematea José Miguel Lasarte Tornaría jaunari eta Auzako Kontzejuari."

Ultzaman, bi milako maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0004726