75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

205/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko "Julio Caro Baroja" eta Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIetako heziketa zikloetarako materiala eta makineria adjudikatzeko lehiaketa ebazten duena.

Indarra duen legediari jarraikiz, aditzera ematen da Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 205/2000 Foru Aginduaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Iruñeko "Julio Caro Baroja" eta Tuterako "Benjamín de Tudela" BHIetako heziketa zikloetarako materiala eta makineria.

-Adjudikazio-modua: lehiaketa.

-Adjudikazio-hartzaileak:

-1. lotea: Elkor, S.A.

Adjudikazioaren prezioa: 5.760.560 pezeta.

-2. lotea: Métodos y Sistemas Didácticos, S.L.

Adjudikazioaren prezioa: 1.957.772 pezeta.

-3. lotea: Manuel de Augusto y Martínez (A aukera)

Adjudikazioaren prezioa: 4.877.800 pezeta.

-4. lotea: Repa, S.L.

Adjudikazioaren prezioa: 555.060 pezeta.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0005148