75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- U L T Z A M A

2000ko plantilla organikoa

Ultzamako Udalak, 2000ko maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, besteak beste, ondoren ematen den erabakia hartu zuen:

"Ikusirik 2000ko plantilla organikoaren espedienteari dagokion dokumentazioa, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datorren araudian xedatutakoari jarraituz.

Aho batez erabaki da:

1. Ultzamako Udalaren 2000ko plantilla organikoa hasiera batez onestea, erabaki honen 1. eta 2. eranskinetan datorrena, alegia. Horrenbestez, lanpostuei beren ezaugarriengatik esleitutako ordainsari osagarriak edo diru-konpentsazioak ere onetsi dira.

2. Plantillako lanpostuei dagozkien funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda, erabaki honen 3. eta 4. eranskinetan datorrena, onestea.

3. Lan-kontratudun administratiboen zein aldi baterakoen zerrenda, erabaki honen 5 eta 6. eranskinetan datorrena, onestea.

4. 2000ko plantilla organikoaren espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuta".

Ultzaman, bi milako maiatzaren hamabian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa: 2000

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: bateraezintasuna, % 35. Egoera administratiboa: hutsik. Baldintzak: Ultzamako eta Odietako idazkaritzen batasuneko burua; euskaraz jakitea.

Lanpostua: administrari laguntzailea-diruzaina. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: lanpostukoa, % 10; mailakoa, % 12. Egoera administratiboa: jardunean. Baldintzak: amortizatzea; euskaraz jakitea.

Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzain eginkizunekin. Maila: C. Sarbidea: O.L.M. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa, % 12; lanpostukoa, % 10. Egoera administratiboa: hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea.

Karguaren izena: basozaina. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarria: mailakoa, % 12; arriskukoa, % 10; lanpostukoa, % 6. Egoera administratiboa: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea.

2. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa: 2000

Karguaren izena: I.P.ko eskolazaina eta A.S. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa, % 12; lanaldiaren luzapena, % 10. Egoera administratiboa: hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea.

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua (kirol instalazioak). Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa, % 12; jaiegunena, % 10. Egoera administratiboa: hutsik. Baldintzak: euskaraz jakitea.

Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa, % 12; arriskukoa, % 10. Egoera administratiboa: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea.

Kirol koordinatzailea. Maila: B, lanaldi erdia. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: -. Egoera administratiboa: Hutsik. Baldintzak: Ultzama-Odieta-Lantz-Anue-Atezko batasuneko burua, euskaraz jakitea.

3. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda: 2000

Izen-deiturak: Urroz Mutuberría, Aránzazu. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 86-01-07. Kargua: administrari laguntzailea, diruzain eginkizunekin. Egoera administratiboa: jardunean.

Izen-deiturak: Lopetegui Briones, Xabier. Maila: D. Gradua: 1. Antzinatasuna: 98-07-15. Lanpostua: basozaina. Egoera administratiboa: jardunean.

4. ERANSKINA

Lan-kontratudunen izenen zerrenda: 2000

Izen-deiturak: Zubillaga Auza, José Ignacio. Maila: D. Antzinatasuna: 1997-05-06. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: jardunean.

5. ERANSKINA

Lan-kontratudun administratiboen izenen zerrenda: 2000

Izen-deiturak: Frauca Sagastibelza, Ana. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O.L. Sarrera-data: 1994-06-01. Kontratuaren amaiera: bitarteko gisa aritzeko kontratua.

6. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda: 2000

Izen-deiturak: Barberena Echarri, M.ª Rosario. Lanpostua: I.P.ko eskolazaina. Maila: D. Sarbidea: O.L. Sarrera-data: 1998-08-16. Kontratuaren amaiera: bitarteko gisa aritzeko kontratua.

Izen-deiturak: Murillo Echeverría, Jorge. Lanpostua: zerbitzu anitzak. Maila: D. Sarbidea: O. Sarrera-data: 1998-05-18. Kontratuaren amaiera: bitarteko gisa aritzeko kontratua.

Izen-deiturak: Castañares Larrea, Jon. Lanpostua: kirol koordinatzailea. Maila: B. Lanaldi erdia. Sarbidea: O.L. Sarrera-data: 1997-10-20. Kontratu bukaera: bitarteko gisa aritzeko kontratua.

Iragarkiaren kodea: a0004725