75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Traibuenas aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza ematea xedatzen duena.

2000ko maiatzaren 22an, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, xedatu da interesatuei ematea Traibuenas (Bayungas) aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Murillo el Cuendeko udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegiturak aldatzeari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Foru Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera peritoen irizpena aurkeztu beharko da Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari zuzendurik.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A0005221