75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena, Rafael Hernández Jiménez jaunari Epizootien Erregelamenduaren kontrako hiru arau-hauste egiteagatik irekiriko 15899E zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa, egitea ezinezkoa izan denez, honen bidez Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"EBAZPENA, 2000ko apirilaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza kontseilariak emana, Epizootien Erregelamenduaren kontrako hiru arau-hauste egiteagatik Rafael Hernández Jiménez jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Tafallako Goardia Zibilak 1999ko ekainaren 12an eginiko salaketaren ondorioz, Rafael Hernández Jiménez jaunari 1999ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez irekitako 15899E zehapen espedientea,

EGITATEAREN AURREKARIAK

Lehena.-1999ko ekainaren 12an, Tafallako (Nafarroa) udalerriko NA-121 errepideko 34. kilometroan, Z-2962-N matrikulako zaldi-aziendako bi buru garraiatzea Iruñetik Ejeara (Zaragoza), Aberearen Jatorri eta Osasuneko Gida, ibilgailuaren Desinfekzio Ziurtagiria eta abere biziak garraiatzeko ibilgailuen Erregistroko inskripzioa izan gabe. Ibilgailuaren gidaria Rafael Hernández Jiménez jauna zen.

Bigarrena.-Karguen Plegua 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 2000ko martxoaren 3an argitaratutako iragarkiaren bitartez jakinarazita, 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatu bezala, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehena.-Egitatearen Aurrekarien lehen idatz-zatian aditzera emandako gertaerak hiru arau-hauste ez hain larritzat jotzen dira, honako artikulu hauen arabera: maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluak eta 1955eko otsailaren 4ko Epizootien Erregelamenduaren 32. artikulua, zeinak ezartzen baitu nahitaezkoa dela Abereen Jatorri eta Osasuneko Gida izatea; Erregelamendu beraren 52. artikulua, non ezartzen baita nahitaezkoa dela abere biziak garraiatzen dituzten ibilgailuak desinfektatzea, 43. artikuluan adierazten den moduan; eta 52. artikuluko 4. lerroaldea, zeinak ezartzen baitu abere biziak garraiatzeko ibilgailuak dauzkaten enpresa edo partikularrek beren probintziako Abeltzaintza Burutzan erregistratu behar dituztela.

Bigarrena.-Maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren bidez eguneratu zen Epizootien Erregelamendu haren 32, 52, 217 eta 224. artikuluetan oinarrituz, arau-hauste bakoitza 2.500 pezetatik 100.000ra arteko isunarekin zehatuko da.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, eskuordetu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Rafael Hernández Jiménez jaunari (17444282 NANa), Epizootien Erregelamenduaren 217 eta 224. artikuluekin bat, 50.000 pezetako isuna jartzea egindako arau-hausteengatik (20.000 pezeta 32. artikulua urratzeagatik eta 30.000 pezeta 52. artikuluaren kontrako arau- hausteengatik), nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2.-Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio egiteari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3.-Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazioarekiko errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa indarra duen aurrekontuko 71310-3910 kontusailean, 42450-4 lerroan eginen da.

4.-Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/199 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5.-Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako apirilaren hiruan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0005229