75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

214/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei eta ikasleak Nafarroatik kanpoko eskola kontzentrazioetan dituztenei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 2000ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

LOGSEren hamazazpigarren xedapen gehigarriak eta Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurrien gaineko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak (168. Artikulua) haren bigarren lerroaldean egindako aldaketak aditzera ematen dutenez, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zainketaz.

Foru Agindu honetan onesten diren dirulaguntzen xedea, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei ikasleek sortu gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2000ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematea beren udalerrietan eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei, eta ikasleak Oion eta Kanpezuko eskola kontzentrazioetan eskolatzen dituzten toki entitateei, ikastetxe horien ohiko funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriak dirulaguntza horiek ematera behartzen baitu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen Eranskinean ageri diren 2000ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematea Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei eta ikasleak Arabako Oion eta Kanpezuko kontzentrazioetan eskolatzen dituztenei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak, bertan ematen diren ikasketa arautuei dagokienez, finantzatu ahal izateko laguntza gisa.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, guztira 68.814.937 pezeta, egun indarra duen gastuen aurrekontuko 41610-4600-4222 kontusailaren 14780-5 lerroaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezela agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea toki entitate interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

ERANSKINA

ALTSASU 2 - 65.980

ANTSOAIN 171 - 5.641.290

AGOITZ 46 - 1.517.540

ARANGUREN (MUTILOABEITI) 62 - 2.045.380

LOS ARCOS 40 8 1.583.520

BARASOAIN 27 - 890.730

BASABURUA (JAUNTSARATS) 45 - 1.484.550

BAZTAN (ELIZONDO) 76 - 2.507.240

BERIAIN 39 - 1.286.610

BERRIOZAR 84 - 2.771.160

BETELU 35 12 1.550.530

CABREDO 2 - 234.228

CASCANTE 15 - 494.850

ZIZUR NAGUSIA 72 - 2.375.280

DONEZTEBE 113 - 3.727.870

LIZARRA 186 - 6.136.140

ETXARRI ARANATZ 53 - 1.748.470

GARRALDA 64 - 2.111.360

GENEVILLA 2 - 234.228

GOIZUETA 1 3 131.960

UHARTE 40 - 1.319.600

IRURTZUN 120 30 4.948.500

LAPOBLACION (1) 2 - 71.206

LEKUNBERRI 32 3 1.154.650

IRUNBERRI 8 - 263.920

MEANO (2) 8 - 317.169

NOAIN - ELORTZIBAR 42 - 1.385.580

OTSAGABIA 15 - 494.850

OLAZTI 5 - 164.950

ERRIBERRI (3) 8 4 460.566

ORKOIEN 63 - 2.078.370

GARES 78 - 2.573.220

ERRONKARI 46 - 1.517.540

ZANGOZA 40 - 1.319.600

TAFALLA 18 - 593.820

ULTZAMA (LARRAINTZAR) 169 - 5.575.310

VIANA 19 - 626.810

ATARRABIA 119 - 3.925.810

ZUBIRI 45 - 1.484.550

GUZTIRA 2.012 60 68.814.937

(1) 5.226 pezeta erantsi dira; 1999an ordaindu gabekoak.

(2) 53.249 pezeta erantsi dira; 1999an ordaindu gabekoak.

(3) 64.686 pezeta erantsi dira, 1999ko iraila-abendua aldian kontabilizatu gabeko DBHko 3 ikaslerendako.

Iragarkiaren kodea: A0005072