75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2000ko maiatzaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emama, Nafarroako eskualde behartsuentzako konpentsazioko kalteordainak 2000ko ekitaldirako arautzen dituena.

Kontseiluaren 1257/1999 Erregelamenduak, maiatzaren 17koak, zeinak arautzen baitu zer laguntza emanen diren Nekazaritzaren Berme eta Orientaziorako Europako Fondotik (FEOGA) eta zenbait erregelamendu indargabetzen eta aldatzen, bere II. Tituluaren V. kapituluan, araubide bat ezartzen du eskualde behartsuei eta ingurumen aldetik mugak dituzten horiei komunitatearen laguntzak emateko, aipatu Fondoaren Berme Atalarekin batera finantzatua. Erregelamendu horrek Kontseiluak maiatzaren 20an emandako 950/97 Erregelamendua, bere IX. tituluan nekazaritzakko eskualde behartsuentzako laguntzak arautzen dituena, indargabetzen du.

Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitatean 2000, ekitaldian aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da eskualde behartsuentzako konpentsazioko kalteordainei dagozkien dirulaguntzak emateko arau orokorrak ezartzea, Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Nekazaritza garatzeko 2000-2006 Programako aurreikuspenen barruan eta dirulaguntzei buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 7. artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikulak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru Agindu honen xedea Nafarroako eskualde behartsuentzako laguntzak 2000ko ekitaldian arautzea da; laguntza horiek, "konpentsazioko kalteordainak" izena ere dutenak, herri txikien garapenari buruz Komunitateak dituen arauetan aurreikusiak daude.

2. artikulua. Definizioak.

Foru Agindu honen ondorioetarako, ondoko definizio hauek erabiliko dira:

a) "Eskualde behartsuak": mendialdeko edo behartsu gisara katalogatutako udalerriak edo haien zatiak. Foru Agindu honen I. eranskinean ageri dira.

b) "Nekazaritzako ustiapenak": nekazaritzako jardueran batez ere merkatu helburuetarako titularrak enpresa gisa antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa. Berez, unitate tekniko-ekonomikoa osatzen du.

c) "Ustiategiaren titularra": nekazaritzan diharduen pertsona fisiko edo juridikoa, ustiategia osatzen duten ondasun eta eskubideak enpresa irizpideekin antolatzen dituena eta haren kudeaketaren arrisku eta erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak bere gain hartzen dituena.

d) "Nagusiki nekazaria den pertsona": nekazaritzako ustiategi baten titularra izanik bi baldintza hauek betetzen dituen pertsona fisikoa: bere errenta osoaren % 50 gutxienez bere ustiategian egiten duen nekazaritzako jardueratik ateratzea eta bere ustiapenari loturik ez dauden jardueretan bere lan denbora osoren erdia baino gutxiago ematea.

e) "Ustiategiaren titularraren errenta osoa": ustiategiaren titularrak azken ekitaldian deklaratutako errentak, ondarearen gehikuntzak eta murriztapenak kontatu gabe. Ondorio horietarako, ondoko hauek egotziko zaizkio ustiategiaren titularrari:

-Ustiapenaren nekazaritzako jardueraren errenta.

-Enpresa edo lanbide arloko bestelako jardueretatik heldu diren errentak, hala nola ustiapenetik at egindako lanak sortuak, deklaratu beharreko pentsio eta hartzeko pasiboak barne.

-Kapital higigarriaren eta higiezinaren errentak, ustiapenaren titularrari egozten ahal zaizkionak.

Halaber, nekazaritzako jardueretatik heldu diren errentak zehazteko, dagozkien ondare gehikuntzak eta murrizketak ez dira kontuan hartuko.

f) "Azienda larri unitatea (ALU)": zezenak, behiak eta bi urtez goitiko behi-aziendako beste abere batzuk, hala nola sei hilabetez goitiko ekidoak. Bestelako adin eta espezieetarako, ondoko baliokidetzak hartuko dira:

-Sei hilabetetik bi urte bitarteko behi-azienda: 0,60ALU.

-Ardiak eta ahuntzak: 015ALU.

g) "Bazkarako azalera": aziendak jateko utzitako nekazaritzako azalera erabilgarria, larre edo sega-belardi gisakoa. Larratze azaleratzta hartuko da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko abenduaren 20an emandako Foru Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoak; Foru Agindu horrek nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoa, nekazarien primak, nekazaritza eta inguramen arloetako laguntzak eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainak arautu ziren.

Zuhaitz-larreen eta zuhaixka-larreen kasuetan, azalera konputagarria Foru Agindu honetan finkatuko da.

Probetxamendua lugorri edo galondorako baldin bada, azalera konputagarria kalkulatzeko, biderketa bat eginen da, alegia, deklaratutako azalera bider 0,15.

Azalerak nekazari batzuek batera erabiltzen badituzte larratzerako, horietako bakoitzak duen erabileraren edo erabiltzeko eskubidearen arabera banatuko dira.

h) "Azalera hautagarria": ustiapeneko nekazaritzako azalera erabilgarria, ondoko atal hauetako batean sartua dagoena:

I) Ustiategiko azienda elikatzeko xede nagusia ez duen nekazaritzako azalera erabilgarria.

II) Ustiategiko azienda erabiltzen ari den bazkarako azalera. Haren konputua ustiategiko ALU kopuruaren arabera mugatuko da, honela:

-Onartuko den gehieneko azienda-zama 1,4 ALUkoa izanen da hektarea bakoitzeko.

Azienda-zama gainditzen baldin bada, laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko den azalera biderketa batetik ateratzen dena izanen da, alegia, deklaratutako hektareak bider gehieneko azienda-zama onargarriaren eta ustiategiarenaren artean dagoen erlazioa.

Bazkarako azalera, hektareatan, ez da inoiz ustiategiko ALUen balioa baino handiagoa izanen.

i) "Azalera ez-hautagarria": laguntza jasotzeko modukotzat hartzen ez den azalera, ondoko azalera hauek barne hartzen dituena:

I) Zereala ekoiztekoak eta gainerako belarki-laboreak, Espainiako belarki-laboreka eskualdekatzeko 1999ko Planaren arabera, lehorreko batez besteko errendimendua hektarea bakoitzeko 3,2 tonakoa baino handiagoa duten eskualdeetan daudenak. Aipatu Plana hainbat belarki-laboreri azalerengatik egin beharreko ordainketei buruzko abenduaren 10eko 1893/1999 Errege Dekretuan agertzen da.

II) Udareak, sagarrak eta mertxikak ekoitzeko azalera guztiak, laboreek ustiategiaren hektarea bat baino gehiago hartzen baldin badute.

III) Ureztapen azalerak eta eskualde behartsuetan ardoa ekoiztekoak.

j) "Ustiapenaren koefizientea": nekazaritzako ustiapenaren balorazioa da, kontuan harturik haren kokalekua eta ezaugarriak. Eragin zuzena du laguntzaren zenbatekoan. Foru Agindu honen II. eranskinaren ezarritako puntuazioen batura da eta oinarrizko moduluari aplikatzen ahal zaion gehikuntzaren portzentaia osatzen du. Gehikuntza hori ez da inoiz aipatu oinarrizko moduluaren 100eko 100 baino hanndiagoa izanen.

k) "Oinarrizko modulua": laguntza publikoaren baterako zenbatekoa zehazteko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak urtero ezartzen duen kuantifikazio ekonomikoa da, eurotan adierazia, ordainaren xede izan daitekeen azaleraren hektarea bakoitzeko. 2000ko ekitaldirako, kopuru hori 30 eurokoa da hektarea bakoitzeko (4.992 pezeta/ha) eskualde behartsuetan eta 37,5 eurokoa hektarea bakoitzeko (6.240 pezeta/ha) mendialdeko eskualdeen sailean sartutakoentzat.

3. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Foru Agindu honetan ezarritako laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako eskualde behartsuetan kokaturiko nekazaritzako ustiategien titular diren pertsona fisikoek soilik, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Nagusiki nekazaria izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, kontuan hartuko dira 1998ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean eskatzaileak deklaratutako dirusarrerak, hala nola Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Araubide Berezian bere konturako langile gisara, nahiz Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nekazaritzako bere jarduerarengatik afiliatuta egotea.

Deklaratutako errenten ehuneko berrogeita hamarra nekazaritzatik ateratzeko betebeharretik salbuetsirik egonen dira beren jarduera laguntza hauek eskatu baino bi urte lehenago hasi duten nekazari gazteak.

Laneko baja ezinbesteko arrazoia izanen da titularra nagusiki nekazaria den pertsonatzat hartzeko.

b) 1998ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren dirusarrerei buruz deklaratutako errentaren zerga oinarria ekitaldi horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren halako 2,5 baino handiagoa ez izatea.

c) Ustiategia non dagoen, udalerri horretako bizilaguna izatea, edo, bestela, inguruko udalerri batekoa, beti ere behartsu gisara katalogatuak badaude eta udal erroldan bost urteko gutxieneko antzinatasuna badute.

d) Nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea edo, bestela, ustiategi asoziatibo bateko kidea; kasu horretan, elkartea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egonen da, abenduaren 15eko 20/1997 Foru Legearekin bat. Bazkide bakoitzak laguntza jaso ahalko du bere partaidetzaren arabera, eta, hala behar denean, laguntza hori erantsi eginen zaio banakako ustiapenarengatik dagokionari, konpentsazioko kalteordain bakarra kalkulatzeko.

e) Nafarroako eskualde behartsu batean gutxienez bi hektareako nekazaritzako azalera erabilgarria lantzea.

f) Nekazaritza jasangarrian arituz, nekazaritza praktika onen metodoak erabiltzea, beren esnahai orokorrean, ingurugiroa eta landa lurrak zaintzeko beharrarekin bat eginez.

2. Laguntza jasotzea eta eskatutako betebeharren egiaztapena banaka eginen dira pertsona bakoitzarentzat, baita onuraduna ustiategi asoziatibo bateko bazkide denean ere.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak betebehar horien egiaztapena eskatu ahalko du Zuzenbidean onatzen ahal den edozein bideren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 80 artikuluari jarraikiz.

4. artikulua. Nekazaritzako ustiategien betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunen nekazaritzako ustiategiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea, abenduaren 15eko 20/1997 Foru Legeari jarraikiz.

b) Laguntza jaso ahal duen azaleraren 100eko 50ean gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean eskualde behartsu gisara katalogaturiko zona batean egotea.

c) Eskualde behartsu baten gutxienez bi hektareako nekazaritzako azalera erabilgarria izatea.

d) Ingurugiro, higiene eta animalien ongizateari buruzko gutxieneko arauak betetzea.

2. 1. puntuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, onuradunak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Irekitzeko udal lizentzia, edo, bestela, jarduera sailkatuarena, Ingurugiroa babesteko Jarduera Sailkatuei buruzko Foru Legearen menpeko jarduerak direnean.

b) Albaitari batek luzatutako ziurtagiria edo txostena, abeltzaintzako ustiapenek Europako Komunitatearen arauak, bai abeltzaintzako ustiategietan animaliak babesteari buruzkoak, bai, hala behar denean, aratxeak, zerriak edo arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak betetzen dituztela egiaztatzen dutenak.

5. artikulua. Onuradunen konpromisoak.

Laguntzak emateko ezinbesteko baldintza da nekazariek berariazko konpromisoa hartzea laguntza lehen aldiz eman ondoko bost urteetan gutxienez nekazaritzan aritzeko, eskualde behartsu batean eta nagusiki nekazaria den pertsona gisara, Batzordeak 1999ko ekainaren 20an emandako 1750/1999 Erregelamenduaren 20.1 artikuluan ezarritako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta, bereziki, ustiategia onura publikoko arrazoiengatik erosten zaionean eta jubilazio pentsio bat hartzen hasten denean edo nekazaritzako jarduerak aldez aurretik uzteko laguntzak jasotzen dituenean salbu.

6. artikulua. Ustiategiaren ordainaren xede izan daitekeen azaleraren kalkulua.

1. Foru Agindu honetan aurreikusitako laguntzak nekazaritzako ustiategiaren ordainaren xede izan daitekeen hektarea bakoitzeko.

2. Ordainaren xede izan daitekeen azaleraren hektareak kalkulatzeko, bazkarako azalera ez-hautagarria eta ustiategiaren azalera hautagarriak batuko dira, Foru Agindu honen 2. artikuluan definituak denak, ondoko koefizienteak aplikatu ondoren:

-Ureztapen hektarea: 1,00.

-Laborantza estentsiboko eta lehorreko landaketetako hektarea: 0,50.

-Zuhaitz eta zuhaixka landaketak, zuretakoak ez direnak: 0,30.

3. Ustiategi bakoitzean ehun hektareatarako laguntza emanen da gehienez.

7. artikulua. Laguntza kalkulatzeko aplikatuko diren koefizienteak.

Laguntza kalkulatzeko ondoko koefiziente hauek aplikatuko dira:

a) Ordainaren xede izan daitekeen ustiategiko azaleraren hektareen arabera:

-5 hektareakoa edo gutxiagokoa: 1,00.

-5-25 hektarea: 0,75.

-25-50 hektarea: 0,50.

-50-100 hektarea: 0,25.

b) Eskaeraren titularrak deklaratutako errentaren arabera:

-Lanbide arteko gutxieneko soldataren halako 1,5 baino gutxiago: 1,20.

8. artikulua. Konpentsazioko kalteordainaren zenbatekoa.

1. Konpentsazioko kalteordainaren gutxieneko zenbatekoa ondoko faktoreen emaitza izanen da:

a) Ordainaren xede izan daitekeen azaleraren hektareak, Foru Agindu honen 6. artikuluari jarraikiz.

b) Ustiapenaren koefizientea, Foru Agindu honen 2. artikuluan definitua.

c) Eskualde behartsuetan eta mendialdekoetan oinarrizko moduluarentzat finkaturiko urteko zenbatekoa.

Ustiategi bat eskualde behartsu batean edo mendialdeko batean kokatzeko, kontuan hartuko dira ustiategiari buruz deklaratutako azalera guztiak.

Jarduketa eremua zehaztu ondoren, haren barruan ustiategiko udalerri izendatuko da azalera handiena biltzen duena.

d) Foru Agindu honen 7. artikuluaren arabera aplikatzen diren koefizienteak.

2. Konpentsazioko gehieneko kalteordainaren zenbatekoa onuradun bakoitzeko ez da urtean 1.800 eurokoa baino handiagoa izanen (299.495 pezeta).

9. artikulua. Bateraezintasunak.

Eskualde behartsuentzako laguntzen onuradunak ezin izanen du nekazaritzako jarduera aldez aurretik uzteko laguntza publikorik, jubilazio pentsiorik, langabezi sorospenik edo antzeko beste prestazio publikorik jaso.

10. artikulua. Eskabideen aurkezpena, izapidaketa eta ebazpena.

1. Laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 30 egun baliodunen ondoren bukatuko da.

2. Laguntzetarako eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak banatuko dituen inprimakietan eginen dira, eta horrekin batera, Foru Agindu honen 4.2. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztuko da. Dokumentazio hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko abenduaren 20an emandako Foru Aginduan eskatutakoaren osagarria izanen da. Foru Agindu horrek nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoa, nekazarien primak, nekazaritza eta inguramen arloetako laguntzak eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainak arautu ziren.

3. Eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztuko dira, bertako bulego nagusietan zuzenean edo eskualdeetako bulegoetan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean baimendutako gainerako administrazio erregistroetan.

4. Eskatutako baldintza guztiak betetzen ez badira edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak aurkezten ez badira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak hogei eguneko gehieneko epea emanen dio interesatuari, jakinarazten denean hasita, akatsak zuzentzeko, eta jakinaraziko dio horrela egin ezean, eskabidea bertan behera utzitat hartu eta espedientea besterik gabe artxibatuko dela.

5. Laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko dira horretarako egindako deklarazioan ustiategiko titularrari, lurzatiei eta animaliei buruz aipatutako datuak, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoa, nekazarien primak, nekazaritza eta inguramen arloetako laguntzak eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainak arautzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak abenduaren 20an emandako Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

6. Dagokion administrazio ebazpena emateko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskabidea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko erregistroan sartzen den egunen hasita. Epe hori eskatzaileari berariazko ebazpena jakianarazi gabe bukatzen baldin bada, eskabidea ezetsitzat emanen da.

7. Onuradunei dagozkien laguntzak ordaindu baino lehen, eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren kontrolak eginen dira.

11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

Foru Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek ondoko betebehar hauek izanen dituzte:

a) Emandako edo jasotako dirulaguntzei buruz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak egin ditzakeen egiaztapen guztiak onartzea.

b) Helburu berarekin eskatutako bestelako laguntza publikoen berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

c) Jasotako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuan agertaraztea, indarra duten arauei jarraikiz horelakorik baldin badute.

12. artikulua. Ikuskapenak, ez-betetzeak eta zehapenak.

1. Eskualde behartsuetako konpentsazioko kalteordainaren onuradunak hainbat administrazio eta landa kontrolen eta diru zehapen edo murrizketaren menpean egonen dira, alegia, komunitatearen laguntzen hainbat araubideri buruzko kudeaketa eta kontrolerako sistema integraturako arau komunitarioetan ezarritakoen menpean.

2. Aurrerako behi-aziendako abere batean 96/23 Zuzentarauaren bidez debekaturik dauden substantzien hondarrak aurkitzen direnean, edo baimendutako substantziak izan arren legeak agindu ez bezala erabilitako substantzien hondarrak baldin badira, hala nola ustiategian baimenduta ez dauden produktu edo substantziak, edozein modutan, aurkitzen badira, edo baimenduta badaude ere, legeak agindu ez bezala erabili baldin badira produktu edo substantzia horiek, ekoizlea Foru Agindu honetako laguntzetatik at geldituko da urte batez, gertaera horiek egiaztatu diren egunean hasita.

Arau-haustea berriz egiten baldin bada, haren larritasunaren arabera, zehapena bost urte bitarte luzatuko ahalko da, errepikapena egiaztatzen den egunean hasita.

Animalien jabeak edo edukitzaileak hondarren kontrolerako programa publikoak edo 96/23 Zuzentarauan aurreikusitako ikerketa eta ikuskapenak egiteko behar diren ikuskapen eta lagin-hartzeak oztopatzen dituenean, zenbaki honetako lehenbiziko lerroaldean ezarritako zehapena aplikatuko da.

3. Nolanahi ere, eta aurrekoa ezertan ukatu gabe, itzulerak, arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Foru Komunitatearen eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21, 27, 28 eta 30. artikuluetan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

4. Komunitatearen arauekin bat, deklarazio faltsu bat axolagabekeria larri baten ondorioa izan dela egiaztatzen baldin bada, onuraduna urte horretan herrien garapenerako 125/1999 Erregelamenduko dagokion kapituluan ezarritako neurrietatik bazter geldituko da. Nahita egindako deklarazio faltsua baldin bada, onuraduna zehapen hori hurrengo urtera luzatuko da.

5. Arau-hausteak zehaztu eta zehapenak jartzeko zehapen prozedura nekazaritza, abeltzaintza eta elikaduraren arloko zehapen prozedura administratiboa onesten duen abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

13. artikulua Laguntzei uko egitea.

Emandako dirulaguntza ez bazio interesatzen onuradun bati, idatziz jakinaraziko dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, laguntza eman dela jakinarazten denetik hogeita hamar eguneko epean. Horrela egin ezean, laguntza eta hura emateko baldintzak onartutzat hartuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa.-Foru Agindu honek sortzen dituen gastuak Nafarroako 2000ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretako "Mendialdeko eskualdeentzako eta eskualde behartsuentzako konpentsazioko kalteordaina" izeneko 71230-4700-2-7171 kontusailaren 10001 proiektuko 30350-5 lerroaren kargura ordainduko dira.

Bigarrena.-Foru Agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Foru Agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko xedapen guztiak indarrik gabe utzi dira.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamaikan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Fernández Alfaro

I. ERANSKINA

Nafarroako mendialdeko udalerrien eta udalerri andegatuen zerrenda

a) Mendialdeko udalerriak:

3 ABAURREAGAINA

4 ABAURREPEA

8 AGILAR KODESKOA

10 ALTSASU

11 ALLIN

13 AMESKOABARREN

17 ANUE

19 AGOITZ

20 ARAITZ

21 ARANARATXE

22 ARANTZA

24 ARANO

25 ARAKIL

26 ARAS

27 ARBIZU

28 ARTZIBAR

31 ARESO

33 ARIA

34 ARIBE

37 ARRUAZU

40 ATETZ

43 AZUELO

44 BAKAIKU

47 BARGOTA

49 BASABURUA

50 BAZTAN

52 BERASKOAIN

54 BERTIZARANA

55 BETELU

58 AURITZ

59 BURGI

63 CABREDO

71 GAZTELUBERRI

73 ZIORDIA

75 ZIRITZA

81 DONAMARIA

82 ETXALAR

83 ETXARRI

84 ETXARRI-ARANATZ

87 ELGORRIAGA

90 ERATSUN

91 ERGOIENA

92 ERROIBAR

93 EZKAROZE

94 ESLABA

95 ESPARTZA

96 ESPRONTZEDA

98 ESTERIBAR

100 EULATE

101 EZKABARTE

102 EZKURRA

103 EZPOROGI

110 GALIPENTZU

111 GALOZE

112 GARAIOA

113 GARDE

115 GARRALDA

116 GENEVILLA

117 GOIZUETA

118 GOÑERRI

119 GORZA

120 GESALATZ

121 GIRGILLAO

123 UHARTE-ARAKIL

124 IBARGOITI

126 IMOTZ

127 IRAÑETA

128 IZABA

129 ITUREN

130 ITURMENDI

132 ITZAGAONDOA

133 ITZALTZU

134 JAURRIETA

135 XABIER

136 TXULAPAIN

137 LABAIEN

138 LAKUNTZA

139 LANA IBARRA

140 LANTZ

141 LAPOBLACION

143 LARRAGOA

144 LARRAUN

146 LEATXE

149 LEITZA

150 LEOTZ

151 LERGA

153 LESAKA

154 LEZAUN

156 LIZOAINIBAR

158 LONGIDA

159 IRUNBERRI

162 MARAÑON

170 MIRAFUENTES

172 ELO

181 NABASKOZE

182 NAZAR

185 OTSAGABIA

186 ODIETA

187 OITZ

188 OLAIBAR

189 OLAZTI

192 OLORITZ

194 OLLO

195 ORBAITZETA

196 ORBARA

198 ORONZ

199 OROTZ-BETELU

203 PETILLA DE ARAGON

209 ERROMANTZATUA

210 ERRONKARI

211 ORREAGA

213 SALDIAS

214 JAITZ

219 SANTSOL

221 DONEZTEBE

222 SARTZE

226 SUNBILLA

230 TORRALBA DEL RIO

235 UXUE

236 ULTZAMA

237 UNTZITIBAR

238 UNTZUE

239 URDAZUBI

240 URDIAIN

241 URRAULGOITI

242 URRAULBEITI

243 URROTZ

244 URROTZ-MALERREKA

245 URZAINKI

247 UZTARROZ

248 LUZAIDE

250 BERA

252 BIDANKOZE

253 BIDAURRETA

256 HIRIBERRI (AEZKOA)

259 IGANTZI

261 ESA

262 ZABALTZA

263 ZUBIETA

264 ZUGARRAMURDI

265 ZUÑIGA

691 ANDIA MENDIA

692 ARALAR MENDIA

693 LOKIZ MENDIA

694 URBASA

904 IRURTZUN

908 LEKUNBERRI

b) Eskualde andegatuetako udalerriak:

1 ABAIGAR

2 ABARTZUZA

5 ABERIN

9 OIBAR

12 ALLO

14 ANTZIN

29 LOS ARCOS

30 ARELLANO

35 ARMAÑANTZAS

36 ARROITZ

38 ARTAXOA

39 ARTAZU

41 AIEGI

45 BARASOAIN

46 BARBARIN

51 BEIRE

53 BERBINTZANA

61 EL BUSTO

65 CAPARROSO

67 ZARRAKAZTELU

69 KASEDA

74 ZIRAUKI

79 DESOJO

80 DEIKAZTELU

97 LIZARRA

99 ETAIO

104 FALTZES

114 GARINOAIN

125 IGUZKITZA

142 LARRAGA

145 ELIZAGORRIA

148 LEGARIA

155 LEDEA

160 LUKIN

161 MAÑERU

164 MELIDA

166 MENDAZA

167 MENDIGORRIA

168 METAUTEN

171 MIRANDA-ARGA

174 MORENTIN

175 MUES

177 MURIETA

178 MURILLO EL CUENDE

179 MURILLO EL FRUTO

184 OKO

190 OLEXA

191 ERRIBERRI

197 ORISOAIN

200 OTEITZA

204 PIEDRAMILLERA

205 PITILLAS

207 PUIU

212 ZARE

216 SANGOZA

217 SAN MARTIN UNX

220 SANTAKARA

224 SESMA

225 SORLADA

227 TAFALLA

231 TORRES DEL RIO

251 VIANA

255 VILLAMAYOR DE MONJARDIN

257 VILLATUERTA

260 DEIERRI

690 ERREGE BARDEA

c) Toki entitateen barneko biztanlerik gabeko eskualdeak edo entitate horiek administratzen dituztenak aurreko zerrendetan sartuko dira eskualde behartsu gisara, beti ere ondoko baldintza hauek betetzen badituzte: Nafarroako foru araubide bereziaren edo publikoaren arabera inongo udalerriri atxikirik ez izatea, tradiziozko korporazio publikoen barruan egotea edo fazeria izena hartzea eta haien titulartasuna edo kotitulartasuna duen udalerria edo toki entitatea aurreko bi zerrendetako batean agertzea.

II. ERANSKINA

Ustiapenen koefizienteak

1. Sailkapenerako parametroak udalerriei dagokienez.

1.1. Kota eta malda: udalerri bakoitzaren puntuazioa ondokoen araberakoa izanen da:

a) Mendialdeko gisara katalogatutako udalerriak, batez besteko garaiera 600 m-koa baino handiagoa eta batez besteko malda % 20 baino handiagoa dutenak: 25 puntu.

b) Mendialdeko gisara katalogatutako udalerriak, batez besteko garaiera 600 m-koa baino handiagoa eta batez besteko malda % 15 baino handiagoa dutenak: 20 puntu.

c) Mendialdeko gisara katalogatutako gainerako udalerriak eta behartsu gisara katalogatuak daudenak.

1.2. Despopulaketa: udalerri bakoitza ondoko adierazle hauen arabera puntuatuko da

a) Populazioaren dentsitatea:

-10 bizt/kmý baino gutxiago dituztenak: 2 puntu.

-10-35 bizt/kmý dituztenak: puntu bat.

b) Herriak husteko joera (91 eta 96ko zentsuen konparazioa):

-Biztanleriaren beherakada % 10 baino txikiagoa duten udalerriak: 4 puntu.

-Biztanleriaren beherakada % 0tik 10era bitartekoa duten udalerriak: 2 puntu.

-Biztanleriaren gorakada % 5 baino txikiagoa duten udalerriak: puntu 1.

Biztanleriaren egitura:

-Biztanleen % 32 baino gehiago 60 urtez goitikoa duten udalerriak: 2 puntu.

-Gainerako udalerriak: 0 puntu.

d) Onuraduna bizi den udalerriaren tamaina:

-Egitatezko 500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak: 2 puntu.

-Gainerako udalerriak: 0 puntu.

1.3. 2. helburuko herrialdeak: 10 puntu

1.4. Lehorreko lurren errendimendua 2,2 Tn/ha baino txikiagoa dutenak: 10 puntu.

1.5. Interes komunitarioko tokia duen udalerria, IKT(*): 15 puntu gehienez.

(*)Puntuazioa kalkulatzeko, IKT-k udalerrian ukitutako azalera, bateko hainbestean adierazia, 15 puntuz biderkatuko da.

2. Sailkapen parametroak ustiategiei dagokienez.

2.1. Titularra nekazari gaztea bada: 15 puntu.

2.2. Hobetzeko plan batean dagoen ustiapena: 10 puntu.

2.3. Nekazaritzako kooperatibetako kidea: 5 puntu.

2.4. Ustiapenetik ateratako produktuen eraldaketa eta salmenta: 5 puntu.

2.5. Bertako aziendaren ustiapen estentsiboa: 10 puntu.

Iragarkiaren kodea: A0005337