75. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2000ko maiatzaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak emana, 162/2000 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena. Aipatu Foru Dekretuak, apilaren 17koa, finkatzen du zer laguntza emanen diren nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko.

Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuak araubide berria finkatzen du nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko dirulaguntzak emateko, Nekazaritzaren Finantzazioari buruzko xedapen lege mailakoen Testu Bategina araubide harturik (otsailaren 14ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta bai Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 EE Erregelamenduaren 4tik 8ra bitarteko artikuluak ere (arautzen du zer laguntza emanen diren Nekazaritzaren Berme eta Orientaziorako Europako Fondotik (FEOGA)).

Foru Dekretu hura aplikatu ahal izateko, arau bidezko garapena egin behar da, Foru Agindu honen bidez hain zuzen.

Foru Dekretu haren Azken Xedapenetatik Lehenaren bitartez esku ematen zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak

1. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa egiaztatu edo kreditatzeari buruzko guztian, honela jokatuko da:

a) 1. zenbakiko a) letrak eta 2. zenbakiko a) eta c) letrek aipatzen dituzten betebeharrak -ustiategia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatzeari buruzkoak, nagusiki nekazari izateari buruzkoak, eskatzailearen adinari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzkoak-, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoan diren datuen arabera egiaztatuko dira.

b) 1. zenbakiko c) letrak aipatzen dituen betebeharrak (zergei buruzkoak eta Gizarte Segurantzarekikoak) Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren ziurtagirien bidez frogatuko dira.

c) 2. zenbakiko b) letrak aipatzen duen nekazaritzarako gaitasun nahikoa egiaztatzeko, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 10. zenbakiko zerrendako betebeharren bat betetzen direla frogatu beharko da.

2. Nekazaritzako Ustiategiaren titularra pertsona juridiko bat baldin bada (apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 3. zenbakiak aipatzen duena), gutxienez bazkideen erdiek bete beharko dituzte artikulu horren 2. zenbakian aipatzen diren baldintzak. Aurreko zenbakian pertsona fisikoentzat ezarritako moduan justifikatu beharko du hori pertsona juridikoak.

Pertsona juridikoek, gainera, hauek aurkeztu beharko dituzte: sozietatearen IFZa, eraketaren agiria eta estatutuak, sozietatearen osaera, bazkideek sozietatearen kapitalean duten portzentajea (gutxienez % 50a pertsona fisikoen onuradunaren izaera duten bazkideena izanen da) eta zuzendaritza-taldearen osaera. Zuzendaritza-taldea nagusiki nekazari direnek osatua egonen da.

Pertsona juridikoen kasuan, eskabidearekin batera, sozietatearen bi erabaki aurkeztu beharra daude: inbertsioak egiteko erabakia eta dirulaguntza eskatzeko tramiteetarako ordezkariaren izendapena.

II. KAPITULUA

Nekazari gazteen beregain hastea

Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 5. artikuluko c) letrak aipatzen dituen inbertsioen gutxieneko bost urteko epealdia bukatu bitarte laguntza jasotzen duen ustiategian nekazaritzako jardueran nagusiki nekazari gisa jarduteko onuradunak hartzen duen konpromisoa ez da aplikatuko onuradunak erretiroa hartzen badu, beti ere ustiategiaren buru jarraitzen duen pertsona nagusiki nekazaria baldin bada.

2. artikulua. Nekazaritzako sozietate zibilak.

1. Laguntza hauetarako, nortasun juridikoa duten sozietate zibilak honako beharkizunak betetzen dituzten sozietate zibilekin parekatuko dira:

a) Beren eratzea eta ondoko aldaketak eskritura publikoan jasoak izatea.

b) Xede bakartzat nekazaritza izatea.

c) Ordaindu edo izenpeturiko kapitala gutxienez eta edozein unetan hiru mila euro izatea (edo balio berdina pezetatan).

d) Kapital sozialaren 100eko 50a nagusiki nekazariak diren bazkideena izatearen baldintzari eustea.

e) Gutxienez bazkideen 100eko 50 nagusiki nekazariak izatea eta alta emanak izatea bere konturako Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Auraubide berezian edo Langile Autonomoen Araubide Berezian, nekazaritzako jardueraren arabera.

f) Iraupen mugagabekoa izatea, edo, gutxienez, eratze eskritura publikoan jasotako baldintzen artean ez zatitzeko hitzarmen bat agertzea gutxienez sei urterako, eta bazkide guztiek espresuki uko egitea norberaren izenean sozietateak irauten duen bitartean nekazaritzako arautegiak ematen dituen laguntza eta onurei eta harekin zerikusia dutenei, uko egite edo desegite kasu legaletan izan ezik, eta gauza bera zirkunstantzia pertsonalengatik emandako laguntza bateragarrietan ere.

2. Eskritura publikoak, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu:

-Sozietatearen xedea.

-Bazkideen izena, deiturak eta helbidea.

-Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean sozietateak duen helbidea.

-Sozietatearen izena, bazkide guztien edo partaidetzarik handiena dutenen izenean egonen dena, eta ezin izanen da sartu inoiz ere sozietatekoa izatez ez den inoren izena.

Sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza soziala bereziki gomendatzen zaion bazkidearen edo bazkideen izena eta deiturak, eta ematen zaio ahalmena hirugarrenekiko betebeharrak hartzeko eta sozietatearen sinadura erabiltzeko. Administrazaile horrek nagusiki nekazaria izan behar du.

-Bazkide bakoitzak dirutan, mailegutan, efektutan edo ondasun higiezinetan sozietaterako jartzen duen kapitala, duten balioa edo balorazioa egiteko oinarriak zein diren azalduz eta haien erregistro eta katastroko datuak, halakorik bada.

-Sozietateare iraupena, aurreko f) letran xedatutakoari lotu beharko zaiona. Halaber, bi bazkide baino gehiagoko sozietateetan honako hitzarmen hau jaso behar da: bazkideetako bat hiltzen bada, bizirik geratu direnek aurrera jarraituko dutela sozietatearekin. Sozietatearen eragiketei ez zaie hasiera ematen ahal eskritura egilesten den data baino lehenago, aldaketa kasuan izan ezean.

-Sozietatea osatzen duten bazkideen erantzukizun araubidea, haren kudeatzaileak badira eta ez badira. Bakoitzak bere ondasunekin eta elkartasunean erantzunen du sozietatearen izenean eta haren kontura, haren sinaduraz edo pertsona baimenduaren sinaduraz egiten diren eragiketetan.

-Sozietatearen xedearekin loturiko negozio edo egintzarik beren kontura bazkide diren sozietateaz aparte ez egiteko konpromisoa.

-Irabazi-galeren banaketa zuzentzen duten arauak.

-Sozietatea desegiteko kausak, eta hor agertu beharko du bazkideen borondate aldebakarrekoa kanpo geratzen dela, arrazoi zuzena tartean bada salbu, adibidez bazkideetako batek bere eginbeharretan huts egitea, negozio sozialetarako ezgaitzea edo gisakoren bat. Bazkideetako batek uko egiten badu, eskriturak aurreikusiko du uko egin aurretik gainerako bazkideei aditzera emateko gutxieneko denbora.

-Bazkideei egoki iruditzen zaizkien gainerako hitzarmen eta baldintzak, beti ere legeen aurkakoak edo zenbaki honetan ezarritakoa kontraesaten ez badute.

3. artikulua. Ustiategien betebeharrak.

1. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 4. artikuluko 2. zenbakiak aipatzen dituen ustiapen bideragarritasun ekonomikoa frogatzeari dagokionez, onuradunak aurkeztu behar du, jeskabidearekin batera, teknikari adituak prestatutako inbertsio planei buruzko azterlan bat, eta hura egiteko kontuan hartuko da Foru Dekretu horretako 4. eta 9. artikuluetan xedatutakoa.

Txostena egiteko oinarri gisa hartzen diren ustiategiaren osagai fisikoak bat etorriko dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoan dirulaguntza izan dezakeen ustiapenerako daudenekin, batez ere inbertsio-planaren ondorioz sar litezkeen kasuan. Azterketak laburpen bat izanen du, 1. eranskineko ereduari jarraikiz egina.

2. Ingurumen, higiene eta animalien ongizatearen gaietan indarra duten arauak betetzeari dagokionez, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 4.4 artikuluan aipatzen baitira, laguntza eskatzen duenak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera:

a) Irekitzeko udal lizentzia, edo, bestela, jarduera sailkatuarena, ingurumena babesteko jarduera sailkatuari buruzko Foru Legea bete behar duten jarduerak direnean.

Kasuen arabera, agiri horiek egun dagoen ustiategiari buruzkoak izanen dira, hala nola proiektu teknikoan aipatuak izanik, laguntza izan dezaketen inbertsioei buruzkoak.

b) Ingurumenari buruzko baimena, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizita Departamentuak uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuari jarraikiz emana, ondoko kasu hauetan:

-Ureztalurrak eta lehorreko lurrak ureztalur bihurtzea, 30 hektarea baino gehiagoko azaleretan.

-Nekazaritzako ustiapenean jartzea azken hamar urteetan horrela egon ez diren aldeak, ukitutako azalerak hogeita hamar hektarea baino gehiago dituenean, edo, bestela, hamar baino gehiago eta 100eko 10 baino gehiagoko batez besteko malda.

Laborantzako gutxieneko unitatea baino azalera handiagoa hartzen duten luberritze berriak.

c) Abeltzaintzako ustiategien kasuan, albaitari batek emandako ziurtagiria edo txostena, abeltzaintzako ustiategietako animaliak zaintzeari buruz Europako Komunitateak dituen arauak, edo, hala behar denean, zekorrak, zerriak edo arrautzatarako oiloak zaintzeari buruz gutxieneko arauak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Aurreko letretan ezarritakoa gorabehera, ingurumen, higiene eta animalien ongizateari buruz berriki finkatutako gutxieneko arauak betetzeko egiten diren inbertsioen kasuan, arau horiek betetzeko laguntzak ematen ahalko dira.

4. artikulua. Inbertsioak eta mugak.

1. Proiektu teknikoa aurkeztu beharko da inbertsioen izaera eta ezaugarriak direla eta, beharrezkoa denean. Teknikari eskudunak erredaktatuko du proiektua.

2. Esparrago-landareen landaketa barne hartzen duten inbertsioak direnean, laguntza emateko beharrezkoa izanen da Nekazaritzako Kudeaketarako Institutu Teknikoaren adostasun txostena aurkeztea.

3. Belardigintza barne hartzen duten inbertsioen kasuan, laguntza ematen ahalko da abeltzaintzako elikadurarako urte anitzeko belar-soro polifitoak ezartzeko inbertsioetarako soilik. Ondorio horietarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, haziaren kostua baizik ez da kontuan hartuko.

4. Inbertsioen planean frutarbola-sail berriak paratzea edo daudenak berritzea sartzen denean, landareak baimendutako mintegietakoak izanen dira eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aholkatutako barietateak erabiliko dira.

Horretarako, Nekazaritzako Kudeaketarako Institutu Teknikoaren adostasun txostena aurkeztu beharko da.

Mahastien kasuan, landatzeko baimena eskatuko da eta ez da laguntzarik emanen eskubide komunitarioen babesa eta dagokion baimena ez duten inbertsioetarako. Landatzeko eskubideen titulartasuna ustiategiaren sozietate jabearena izan ordez bazkide guztiena edo batzuena denean, laguntza jasotzen duen ustiategiari lotuko dizkiote eskubide horiek gutxienez bost urtez, inbertsioak bukatzen direnean hasita, eta epe horretan ezin izanen dira eskubide horiek beste ustiategi batean erabili.

5. Lehendik dauden beste batzuen ordezkoak ez diren olibondo landaketa berrietarako ez da laguntzarik emanen, ez eta liho eta kalamu landaketetarako ere, ehungintzarako lihoa izan ezik.

6. Inbertsioen planean azienda erostea aurreikusten denean, ezinbesteko betebeharra izanen da erosi beharreko aziendak animalien osasunari buruz indarra duten arauak betetzea, aurrerako azienda izatea eta ordezpenerako ez erabiltzea.

Azienda erosteko ez da inbertsioen planean onetsitako inbertsio osoaren 100eko 50 baino gehiago gastatuko.

7. Inbertsioen planak makinak erostea barne hartzen badu, haiek erosteko ez da inbertsioen planean onetsitako inbertsio osoaren 100eko 50 baino gehiago gastatuko.

Laguntza izan dezaketen makinek potentzia eta ahalmena mugatuak izanen dituzte, ustiategiak dituen beharren arabera. Horretarako, 2. eranskineko baremoak aplikatuko dira.

Aurrekoa gorabehera, zenbait kasutan, inbertsioen planaren azterlanean behar bezala justifikatuak badira, zilegi izanen da 2. eranskineko baremoaren arabera dagokiona baino potentzia handiagoko traktoreak erostea. Kasu horretan, kontzeptu horrengatik laguntza izan dezakeen inbertsioa aipatu baremoari jarraikiz kalkulatutakoa izanen da.

8. Laguntza izan dezakeen inbertsioaren barrenean lokal erabiliak erostea sartzen denean, tasatzaile independente aditu baten ziurtagiria eskatuko da, erosteko prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela eta eraikina indarra duten arauen araberakoa dela egiaztatzeko. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrarena aipatuko dira.

Nolanahi ere, beharrezkoa izanen da laguntza izan dezakeen lokalak aurreko hamar urteetan inolako dirulaguntzarik jaso ez izatea.

9. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 7.4 artikuluan arau batzuk ezarri ziren merkatuko hainbat erakunde komunetan ezarritako laguntzen eta aipatu Foru Dekretuan ezarritakoen arteko koherentziari buruz; horien arabera, eskatzailea fruta eta barazkien ekoizleen erakunde batekoa baldin bada, ezin izanen du laguntzarik jaso fruta eta barazkien ekoizleen erakundearen programa operatiboan edo jarduketa planean aurreikusitako inbertsioetarako.

Halaber, mahastizaintza sektoreko titularrek ezin izanen dituzte apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskatu, mahastizaintza sektorearen merkatuko erakunde komunaren barruan abiarazitako berrantolaketa eta birmoldaketa planean sartuak dauden jarduketak egiten baldin badituzte.

Nolanahi ere, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren arabera hartzen den laguntza ez da merkatuko erakunde komunetan ekoizleen elkarteei ematen zaiena baino handiagoa izanen.

10. Esnetarako behi aziendaren ustiategiari buruzko inbertsioetan, eta apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 8.a) artikuluan ezarritakoari buruz, ustiategiari egotz dakizkiokeen esne behien kopurua kalkulatzeko, zatiketa eginen da ustiategiaren errefentziako kopuruaren eta behi eta urte bakoitzeko esne ekoizpenaren batez besteko nazionalaren artean; aipatu batez bestekoa hasiera batean 4.790 kilogramokoa da.

11. Zerri aziendaren produkzio intentsiboaren sektorearekin loturiko inbertsioetan, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 8. artikuluko b) letran aipatzen direnetan zehazki, ziklo itxien kasuan, ulertuko da ez dela buru kopurua handitu, baldin eta aurrerako zerramen lekuan haragitarakoak paratzen badira edo alderantziz honako proportzio honetan: zerrama bakoitzeko haragitarako 6,5 zerri.

12. Haragitarako behi aziendaren ustiategien azienda-kargari dagokionez, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 8. artikuluko c) letran aipatzen denari dagokionez zehazki, arautzat hartuko dira bai azienda larriaren unitate kalkuluetarako bai bazkatarako azaleretarako 3. eranskinean ezartzen diren baliokidetasunak.

13. Ez da dirulaguntzarik izanen, nagusiki edo erabat nekazaritzako produktuak edo makineria biltegiratzeko nekazaritzako biltegietako inbertsioetarako, ez baldin badira inbertsio planaren barrenean edo nekazari gazteak lehenbizikoz nekazaritzan jartzean edo bi baldintza horiek betetzen diren kasuetan dirulaguntza jaso dezaketen beste inbertsio batzuen osagarri.

Ez da inola ere dirulaguntzarik emanen bilegietarako baldin eta beren egituraren parte bat etxebizitzatarako badute.

14. Inbertsio planak landa-turismorako jardueretarako inbertsioak ere barnean dituenean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren adostasun txostena aurkeztea eska dezake.

15. Finka edo orube errentatuetan dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak egiten direnean, errentamendu kontratuaren iraupena gutxienez hobekuntzaren amortizazio teknikoarena adinakoa izanen da. Horretarako, 4. eranskinean ezarritakoak aginduko du.

16. Dirulaguntza jaso dezakete nekazaritzako interes pribatuko inbertsioek ureztapen lurretararako badira edo dagoena hobetzera zuzenduak izanik otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuko II. Tituluan ezarritakoaren bidez dirulaguntza eskatzeko eskubidea baldin badute.

17. Ezin dute dirulaguntzarik jaso finketa lanak diren zelaitzeak besterik ez diren inbertsioek edo haietatik sortutako gastuek.

18. Ezin dute dirulaguntzarik jaso balio erantsiaren gaineko zergak edo onuradunak berreskura ditzakeen beste edozein zergak.

19. Proiektu teknikoak, obra-zuzendaritzak eta azterlanak egin dituzten profesionalen lansariek dirulaguntzak jaso ditzakete, honako muga honekin: inbertsio lagungarri osoaren 100eko 12 baino gehiago ez direnean.

20. Eraikinen nahitaezko lekualdatzeak eragindako inbertsio lagungarrien kasuan, inbertsiotik utzitako eraikinen zenbatekoa kenduko da. Haren balorazioa tasatzaile independente kualifikatuak egin behar du.

5. artikulua. Inbertsioetarako laguntzak

1. Lagunduko den inbertsioa kalkulatzeko eta apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 18. artikuluko 5. zenbakiak ezartzen duen bezala, 5. eranskineko modulu hauek aplikatuko dira:

2. Foru Dekretu horrek ezarritako laguntzak aplikatzerakoan, ustiategi bakartzat hartuko da jabe bakarrarena dena, nahiz eta finkagunea leku desberdinetan izan. Ustiategiaren parte bakoitzeko inbertsiorako laguntzak zehazteko apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 11. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoaren arabera eskualde arrunt edo andegatuan dagoen kontuan hartuz eginen da.

3. Inbertsioa edo benetan egindako gastua hasieran onartua baino txikiagoa baldin bada, zehazteko apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 9. artikuluko 7. zenbakian aipatzen diren laguntzak honako ordena honen arabera eginen dira:

-Kapitalerako zuzeneko dirulaguntza

-Korrituen bonifikazioa

Laguntzaren murrizketak eragindako zenbatekoaren erreklamazioa interesatuari eginen zaio zuzenean, egin behar izanez gero.

4. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuko 11. artikuluko 3. zenbakiak aipatzen duen bost urteko epealdia, nekazari gazteak nekazaritzan hastetik kontatua, inbertsio planetan emendiozko laguntza izateko eskubidea izateko zentzuan alegia, honela kontatuko da: nekazaritzan hasteagatik laguntza eskatu duten nekazari gazteen kasuan, horretarako azken ordainketa eman zaien momentutik. Laguntza eskatu ez dutenen kasuan, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta emandako datatik kontatuko da.

Bi kasuetan lanbiderako gaitasuna izatearen beharkizuna betetzen dela frogatu behar da, Foru Deketuko 2. artikuluko 10. zenbakiko c) letran ezarritako moduan.

5. Aurreko zenbakian aipatzen diren nekazari gazteentzako emendiozko laguntzak ematen ahal dira titularra pertsona juridikoa den ustiategietarako, baldin eta bazkide badira nekazari gazteak eta beren partaidetzaren arabera dagokien portzentajean.

II. KAPITULUA

Nekazari gazteak bere gain hastea.

6. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko modua hauxe da:

a) "Bere gain hasi gabeko nekazari gaztearen" kasuan (Foru Dekretuaren 2. artikuluko 9. zenbakiak aipatzen duena), PFEZren aitorpena eta konpentsazio-ordainketen aitorpena aurkeztu behar da (dirulaguntza izateko eskabidea aurkeztu aurreko hiru urteetakoa).

b) "Behar adinako nekazari gaitasuna" Foru Dekretuaren 2. artikuluko 10. zenbakiko c) letran horretarako ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren bidez.

c) Nagusiki nekazaria izatea, laguntza osoa ordaindu baino lehen, nekazari beregain gisa edo langile autonomo gisa Gizarte Segurantzako nekazaritza araubide berezian afiliatua izatearen frogagiria aurkeztuz.

Nekazari gisa hasi eta bigarren urtetik aurrera pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aurkeztea eskatzen ahal da, errenta osoaren 100etik gutxienez 50a nekazaritzatik sortua dela egiaztatu ahal izateko.

d) Adina NANaren fotokopiaren bidez frogatuko da.

e) Ingurugiro, higiene eta animalien ongizateari buruzko gutxieneko arauak betetzeari dagokionez, Foru Agindu honen 3. artikuluko 2. zenbakian agindutakoa beteko da.

7. artikulua. Nekazaritzan hasten denaren ustiapen plana.

Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 13. artikuluak aipatzen duen ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoaren egiaztapenari dagokionez, nekazari gazteak, eskabidearekin batera, ustaipen-plana aurkeztu behar du, teknikari eskudunak sinatua, aipatu artikuluan esandako moduan. Halaber, horrekin zerikusia duen guztian Foru Agindu honen 3 .artikuluko 1. zenbakian ezarritakoa hartuko da kontuan.

8. artikulua. Bere gain hasteko modu motak

Nekazari gazte bat bere gain hasteko prozesua, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 14. artikuluak aipatzen duena, honela eginen da eta ondoko moduan justifikatuko da, kasuen arabera:

a) Bakarrik edo beste norbaitekin nekazaritzako ustiategi baten titulartasuna lortzea baldin bada kontua, bere gain hasteko bide hori egiaztatzen duen egintzaren edo kontratuaren kopia aurkeztuko da. Eskritura publikoak Jabetzaren Erregistroan inskribatuko dira eta landa-errentamentuak Lan Errentamenduen Erregistroan.

Bere gain hasteko bidea nortasun juridikoa duen sozietate baten ustiategi batean sartzea denean, entitatearen organo egokiak luzatutako ziurtagiriaren bidez justifikatu beharko da, zeinetan adieraziko baita nekazari gazteak bazkide edo partaide izateko zenbateko aportazioa egin duen eta zer baldintzatan sartu den sozietatean. Ziurtagiri horrekin batera entitatearen estatutu edo arauen kopia aurkeztuko da, baita entitatearen zuzendaritza teknikoa eta kudeketa egiten dituzten pertsonen zerrenda ere.

9. artikulua. Bere gain hasteko inbertsioen mugak.

1. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoari dagokionez, bere gain hasteko inbertsioei mugak jarriko zaizkie, orokorrak zein sektorialak, Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluek aipatzen dituztenak hain zuzen. Salbuespenak Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren ondoriozkoak dira.

Halaber, Foru Agindu honen 4. artikuluko 1, 2, 3, 4, 5, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 ,16, 17, 18, 19 eta 20. zenbakietan zenbait inbertsiotarako jarritako baldintzak aplikatuko dira.

Dirulaguntza har dezakeen makineriaren potentzia eta gaitasuna mugatua egonen da, beharren arabera, eta inbertsio planarekin batera aurkezten bada, ustiategiak duen beharraren arabera.

Horri dagokionez, 2. eranskineko baremoak aplikatuko dira.

Aurrekoa gorabehera, inbertsio planaren edo ustiategiaren planaren txostenean behar bezala justifikatutako zenbait kasutan, 2. eranskineko baremoaren araberakoa baino potentzia handiagoko nekazaritzako traktoreetako inbertsioa onar liteke.

3. Bere gain hasteko bidearen barrenean azienda erostea ere sartzen bada, ezinbesteko baldintza izanen da erosten den aziendak abere osasuneko araudi indarduna betetzea.

4. Etxebizitza erosi, eraiki edo egokitzeko denean, baldintza batzuk bete beharko dira: lehenbiziko etxebizitza izanen da, ustiategia edo ustiategiaren parte bat dagoen herrian egonen da etxea eta ez du beste laguntzarik izanen, ez lehenagokorik ez handik aurrerakorik. Etxebizitza erabilia bada, Foru Agindu honen 4. artikuluko 6. atalak dioenari segituko zaio.

5. Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 16. artikuluko 2. atalean xedatutakoari dagokionez, lehen mailako ahaideen arteko kapitalen transmisioen dirulaguntzak aipatzen baititu, indarra izanen du, transmisioa egiteko erabilitako prozedura edozein delarik ere.

6. Nekazaritzara sartzeko ikastaroen ondoriozko gastuetarako dirulaguntzari dagokionez, gastuak justifikatu egin beharko dira eta dirulaguntza gehienez 125.000 pezetakoa izanen da ikasleko eta ikastaroko. Ikastaroa gutxienez 120 eskola-ordukoa izanen da. Ikastaroak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak emanen ditu edo, bestela, hari erantsitako elkarte publikoek edo nekazaritza arloko irakaskuntza emateko gaitasuna onartu zaien ikastetxeek.

III. KAPITULUA

Administrazio xedapen komunak

10. artikulua. Eskabideak aurkeztu, tramitatu eta ebazteko prozedura.

1. Izaera orokorraz, eskabideak aurkeztu, tramitatu eta ebazteari dagokion guztian, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio (FEOGAren bermearen atalak kofinantzatutako laguntzak eman eta kudeatzeko prozedura herri txikien garapenari buruzko araudiaren arabera ezartzen duen Foru Agindua).

2. Laguntza eskatzeko eredua Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak emanen du, eskatzaileak eskabidearekin batera kasu bakoitzerako aurkeztu behar dituen agirien zerrendaz gain.

11. artikulua.

1. Dirulaguntzen ordainketari dagokionez, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordaintzeko prozesua has dadin, onuradunak, diruz lagundu beharreko inbertsioak egindakoan, haien berri eman beharko dio Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari, banatuko den inprimakia erabiliz. Inprimaki horri erantsirik, hauek aurkeztuko dira: jatorrizko fakturak, ordainagiriak eta eskabidearekin batera banatuko den inprimakian aipatu eta Foru Dekretuaren eta Foru Agindu honen ondorio diren agiri, baimen eta permisoak.

3. Jarduera mota dela-eta ahal baldin bada, dirulaguntza izan dezaketen gastu eta inbertsio guztiak justifikatu beharko dira, faktura eta ordainagiri egokien bidez.

Inbertsioetan onuradunak jarritako esku-lana erabiltzen bada, dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat hartzen ahalko da. Honela:

a) Onuraduna pertsona fisikoa denean, gehienez justifikatzen ahal den esku-lana nekazaritzako lan-unitate baten baliokidea izanen da, eta gehieneko balorazioa erreferentzi errentaren baliokidea.

b) Onuraduna pertsona juridikoa denean, gehienez justifikatzen ahal den esku-lana nekazaritzako bi lan-unitateren baliokidea izanen da, baldin eta esku-lana nagusiki nekazari direnek jartzen badute, eta gehieneko balorazioa nekazaritzako lan-unitateko erreferentzi errentaren baliokidea izanen da.

Dena dela, kasu horietan egotz daitekeen bideragarritasun ekonomikoaren gehienekoa diruz laguntzen ahal den inbertsioaren % 30ekoa izanen da, enpresak berak jartzen duenean esku-lana.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren 3.1 eta 13.2 artikuluek aipatzen duten ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko azterketa Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eginen du 2000ko urtarrilaren lehena baino lehenago aurkeztu eta ebazpen zain dauden eskabideen kasuan (irailaren 28ko 297/1992 Foru Dekretuari lotuak).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe geldituko dira Foru Agindu honi kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Atzeranzko ondorioak ere izanen ditu, 2000ko urtarrilaren lehenaz geroztikoak.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamaikan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

I. ERANSKINA

2. ERANSKINA

Inbertsiorako laguntzak, nekazaritzako traktoreetarako, eta zereala eta mahatsak biltzeko makinetarako

TRAKTOREAK

Laborantzako lurren azalera ereduko hektareatara bihurtzea.

Ureztalurreko hektarea 2,00 2,00 2,00 2,00 2,00 2,00 2,00

Lehorreko lurreko hektarea 1,00 0,67 0,53 0,43 0,33 0,22 0,17

Lehorreko belardi naturaleko hektarea 1,00 0,75 - - - - -

Larre-toki hezeko hektarea 0,35 0,35 0,35 0,35 - - -

Larre utziak - - - - 0,08 0,08 0,08

Hazitarako patata-alorra, lehor. hekt. - 2,00 - 2,00 - - -

Esparrago-alorra, lehor. hekt. - - 2,00 2,00 2,00 2,00 2,00

Mahastia, lehorreko hektarea. N.J.D. - - 1,50 1,50 1,50 1,50 1,50

Mahastia, lehorreko hektarea. E.J.D. - - - 2,00 - 2,00 -

Ereduko hektarea bat = 10.600 kg. esne kuota.

Ereduko hektarea bat = 3,33 eskubide (behi ume-hazleen saria).

Ereduko hektarea bat = 37 eskubide, haragitarako ardi-azienda.

Ereduko hektarea bat = 26 eskubide, esnetarako ardi-azienda.

Dirulaguntza izan dezakeen gehieneko potentzia onargarria: 2,25 H.P./Ha.

Azalera gutxiko landaketa bortxatuen kasuan, gehienez 40 H.P.-ko motokultoreek har dezakete laguntza.

ULU batera ailegatzen diren gainerako ustiategietarako, aurreikusitako kalkuluaren arabera ailegatu gabe ere, 90 H.P.ra bitarteko traktoreetarako inbertsioa onartuko da.

ZEREALA BILTZEKO MAKINAK

Ustiategiek izan behar duen gutxieneko azalera, zereala biltzeko makinen erosketa diruz laguntzeko:

Zereala biltzeko makinak (4,5-5 metroko mozketa): 300 hektarea ereinak.

Zereala biltzeko makinak (6 metroko mozketa): 400 hektarea ereinak.

MAHATSA BILTZEKO MAKINAK

Mahats-bilgailuak, tiratuak: 60 hektarea.

Mahats-bilgailu autopropultsatuak: 80 hektarea.

Azalerak PACeko laborantzen aitorpenekoak dira, eta mahastien kasuan Mahastizaintzako Erregistrokoak.

3. ERANSKINA

Baliokideen taula, bazkarako hektareatara bihurtzeko

Hektarea (bazka) 1,00

Hektarea: lugorria, galondo-alorra eta larre utziak 0,15

Hektarea, 2-6 hilabetez belarra aprobetxatzekoa 0,50

Azienda Larrien Unitateen baliokideen taula

ESPEZIEA

Behi eta zaldi azienda larria 1,00

Zaldi-azienda, 6 hilabetetik goitikoa 1,00

Behi-azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa 0,60

Ardi eta ahuntz azienda 0,15

4. ERANSKINA

Inbertsioak amortizatzeko epeak

ERAIKUNTZAK

Lokal berria: 25 urte.

Lokala berritzea: 20 urte.

Tresneria: 12 urte.

LANDAKETAK

Fruta pipitadunak: 20 urte.

Fruta hezurdunak: 10 urte.

Mahastia: 25 urte.

Almendrondoa: 20 urte.

Olibondo tradizionala: 50 urte.

Olibondo intentsiboa: 15 urte.

Esparragoa: 8 urte.

Basarana: 12 urte.

FINKAK HOBETZEA

Zelaitzea, ureztatzea, etab.: 15 urte.

BEROTEGIAK: 10 urte.

5. ERANSKINA

Dirulaguntza izan dezaketen inbertsioetako moduluak

PEZETAK EUROAK

LURRAK EROSTEA

Lehorrekoa/ha. 600.000 3.606,07

Lehorreko freskoa/ha. 1.200.000 7.212,14

Belardiak/ha. 900.000 5.409,11

Larreak/ha. 350.000 2.103,54

Ureztalur intentsiboa/ha. 2.500.000 15.025,30

Ureztalur behin-behinekoak/ha. 1.200.000 7.212,14

Lehorreko lurra, laborantza iraunkorrekoak/ha. 1.300.000 7.813,16

UREZTALURRAK

1.-Ur-hartuneak eta hoditeria lurzatiraino. Aurrekontuaren arabera

2.-Biltontziak eta urmaelak Aurrekontuaren arabera

3.-Ekipamendua lurzatian.

3.1. Estaldura partziala, lerak/ha.

(azaleraren erdirako tresneria. Ekipamendu handiagoa edo txikiagoa, kasuaren arabera 200.000 1.202,02

3.2. Estaldura osoa, lerak/ha.

Azalera, 1,5 hektarea bitarte 300.000 1.803,04

3.3. Estaldura partziala/ha. (azaleko ekipoak)

(Azaleraren erdirako tresneria. Ekipamendu handiagoa edo txikiagoa, kasuaren arabera 200.000 1.202,02

3.4. Estaldura osoa, lurgaineko ekipoak/ha.

Azalera, 1,5 hektarea bitarte 350.000 2.103,54

Gainerakoa, lehenbiziko 1,5 hektareatik goiti 300.000 1.803,04

3.5. Estaldura osoa, lurpeko ekipoak/ha.

Azalera, 1,5 hektarea bitarte 550.000 3.305,57

Gainerakoa, lehenbiziko 1,5 hektareatik goiti 500.000 3.005,06

3.5.1. Automatismoa.

(16 estazioen programadorea, bateriatan, olenoideetan eta loturetan). Kostu finkoa, lurzati/unitatea 140.000 841,42

Azaleragatiko osagarria/ha. 10.000 60,10

3.6. Ureztaketa lokalizatua (iragazketa-burua barne)/ha.

Azalera, 1,5 hektarea bitarte 450.000 2.704,55

Gainerakoa, lehenbiziko 1,5 hektareatik goiti 375.000 2.253,79

Etxola Aurrekontuaren arabera

3.6.1. Automatismoa.

3.5.1. atalean bezalaxe

3.7. Kanoiak Aurrekontuaren arabera

3.8. Piboteak.

3.8.1. Estaldurarik gabe zokoetan/m.l. 20.000 120,10

3.8.2. Estaldura, zokoetan/ha.

Estaldura-moduluak aplikatu

3.8.3. Instalazio elektrikoak, generadoreak, etab. Aurrekontuaren arabera

4.-Ubide eta hustubideen sareak.

Hormigoizko ubidea, paretak zabalgailuaren bidez eraikia. 0,15 hormigoizkoa eta zola 0,15 hormigoizkoa eta 0,15 legarrezkoa,

sekzioa 0,50 x 0,50 (hondalana barne)/m. l. 6.500 39,06

Hormigoizko ubidea, paretak 0,20 hormigoizkoa eta zola 0,15 hormigoizkoa eta 0,15 legarrezkoa, sekzioa 1 x 0,80

(hondalana barne)/m.l. 9.000 54,09

Burdinazko konportak, itxitura elastikoa/m2 9.000 54,09

Hustubide berriak/m3 300 1,80

Drenaje-hodiak (160 mm (geotextil, harritxintxarra)/m.l. 180 1,08

5.-Lurrak zelaitzea.

5.1. Zelaitzea (KG = Batez-besteko kota gorria cm-tan.) x KG/ha. 9.000 54,09

5.2. Kapazeoa (H = Kapazeoaren altura cm-tan) x H/ha. 11.000 66,11

LUBERRITZEA

Azalekoa/ha. 50.000 300,50

Sakona/ha. 100.000 601,01

Oihanpean/ha. 150.000 901,51

AZIENDARENTZEKO ERAIKUNTZAK

1.-Behi-azienda

Estalpea, isurialde bakarrekoa eta 3 paretakoa, zola eman gabea/m2 9.500 57,09

Estalgunea: isurialde bakarreko nabea eta pareta bakarrekoa, zola eman gabea/m2 7.000 42,07

Ikuilua, gehienez 15 metro zabal/m2 16.000 96,16

Ikuilua, gutxienez 15 metro zabal/m2 17.500 105,17

Jezteko tokia, bulegoak, eta.: egokitzapena/m2 25.000 150,25

Bazkatzeko pasabide estaliak/m2 10.000 60,10

Tresneria, aurrekontu eta/edo faktura proformaren arabera.

Zola ematea/m2 2.750 16,52

Zola ematea, zahorra, 0,20 cm./m2 500 3,01

Itxarongela egokitzea/m2 8.000 40,08

Lehenbiziko bietan izan ezik, ondoko preziootan sartua dago zola ematea.

2.-Ardi eta ahuntz azienda

Artegia/m2 14.000 84,14

Jezteko tokia, bulegoak, eta.: egokitzapena/m2 25.000 150,25

Tresneria, aurrekontu eta/edo faktura proformaren arabera.

Patioen itxitura:

Erronbo-sarea, zokaloarekin (2m.)/m.l. 5.000 30,05

Erronbo-sarea, zokalorik gabe (2m.)/m.l. 3.500 21,03

Hormagintza/m.l. 6.000 3,06

Zola ematea, behi-azienda.

3.-Zerri-azienda.

Erditzeko eta hazteko nabeak (6,5 m2/buruko)/m2 18.000 108,18

Aurrerako aziendaren nabea (0,5 m2/buruko)/m2 18.000 108,18

Ernaltzeko eta zerramentzako nabea (3,5 m2/buruko)/m2 18.000 108,18

Zola jarraituko gizentokiak (1,3 m2/buruko)/m2 14.000 84,14

Gizentokiak, saredunak (1,2 m2/buruko)/m2 17.000 102,17

Aziendaren ikuiluratzea:

Ikuilu estalia/m2 12.000 72,12

Ikuilu estaligabea/m2 4.500 27,04

Tresneria proiektu eta/edo faktura proformaren arabera.

Kanpina, proiektu eta/edo faktura proformaren arabera.

Zola ematea, behin-aziendaren kasuan bezala.

Eraikuntzako m2 bakoitzeko prezioen barrenean zola ematea ere sartu da.

4.-Untxiak.

Untxitegia/m2 18.000 108,18

Nabe erdi estaliak/m2 12.000 72,12

Tresneria, proiektu eta/edo faktura proformaren arabera.

5.-Ahateak.

Gizentzeko nabea/m2 14.000 84,14

Gizendu aurreko nabea/m2 10.000 60,10

Tresneria, proiektu eta/edo faktura proformaren arabera.

6.-Bulego eta aldagelak, egokitzapena/m2 25.000 150,25

BILTEGIAK

Biltegi itxia eta zokaloa > 15 m zabal eta altura 4 metrotik goitikoa /m2 16.000 96,16

Biltegi itxia eta zokaloa > 15 m zabal eta altura 5 metrotik goitikoa/m2 18.000 108,18

Bestelako biltegiak < 15 m zabal eta altura 4 metrotik goitikoa/m2 14.000 84,14

Bestelako biltegiak < 15 m zabal eta altura 4 metrotik beheitikoa/m2 13.000 78,13

Estalpeak/m2 9.500 57,09

Estalguneak/m2 7.000 42,07

Idortegiak eta ganberak:

Biltegia gehi ekipamendua, proiektu eta/edo faktura proformaren arabera

Lurrak mugitzea:

Lurra, hustutzea/m3 500 3,01

Haitzak/m3 3.500 21,03

Lubakiak, putzuak, etab., hustutzea/m3 2.000 12,02

Garraioa eta bete-lana/m3 500 3,01

NEKAZARI ETXEA

Proiektuaren arabera, MOPUko metro kopuru gehienekoarekin/m2 118.175 710,25

Etxea berritzea. Gehienez/m2 60.000 360,61

ITXITURAK

Erronbo-sarea, zokaloarekin (2 m.)/m.l. 5.000 30,05

Erronbo-sarea, zokalorik gabe (2 m.)/m.l. 3.500 21,03

Hormagintza 2 m./m.l. 6.000 36,06

Autopistako sarea/m.l. 650 3,91

Alanbrezko 5 hari/m.l. 650 3,91

Heskaia /m.l. 2.000 12,02

Urbanizazio arbolak /unitatea 4.000 24,04

BESTE ERAIKUNTZA BATZUK

Simaurlekua (paretak aparte)/m2 3.000 18,03

Minda-zuloa, estali gabea/m3 8.000 48,08

Minda-putzua, xafla iragazkaitza >1000 m2 (1)/m2 2.000 12,02

Minda-putzua, xafla iragazkaitza <1000 m2 (1)/m2 2.500 15,02

Bazka-siloa (paretak aparte)/m2 4.000 24,04

Bazka-siloa m3/m3 6.000 36,06

Minda-zuloaren estalkia/m2 7.000 42,07

Eustormak, zimentazioa barne eta alde banatako enkofratua barne/m3 45.000 270,45

(1) Lurrak mugitzea kanpo.

ERLEZAINTZA

Zurezko erle-kutxak/bakoitza 6.000 36,06

Argizarizko koadroa/bakoitza 200 1,20

ELEKTRIFIKAZIOA

Aurrekontuaren eta/edo fakturaren arabera

BEROTEGIAK

Kapera (4.000 m2) paratzea barne/m2 3.077 18,49

Bi tunelekoa, paratzea barne/m2 2.000 12,02

9 metro baino zabalagoko tunela paratzea barne/m2 1.722 10,35

Manta termikoa (aluminioztatua)/m2 1.320 7,93

Berotegia, kristalezkoa edo polimetakrilatozkoa edo polikarbamatozkoa (4.000), paratzea barne/m2 5.477 32,92

Tanta bidezko eta mikroihinztadura bidezko ureztatzea/m2 800 4,81

Buru eta iragazkiak. Aurrekontu edo faktura proformaren arabera.

Tresneria. Aurrekontu edo faktura proformaren arabera.

LANDAKETAK

Mahastia/ha. 1.307.350 7.857,33

Birtxertaketa (ontzi eta/edo besatara) EVENAren aurrekontuaren arabera

Besatara /ha. 597.700 3.592,25

FRUTARBOLAK

Lehorreko lurra/ha.:

Olibondoak 378.860 2.276,99

Almendrondoa, melokotoia, gereziondoa 300.000 1.803,04

Intxaurrondo txertatua, amerikarra 7 x 7 588.400 3.536,35

Intxaurrondo arrunta 7 x 7 282.400 1.697,26

Hurritza 7 x 3,5 294.640 1.770,82

Sagardotako sagarra 500.000 3.005,06

Ureztaketa, ontzi moduko frutarbolak/ha.:

Melokotoia, brinoia, gerezia, sagarra, udarea eta arana 5 x 4 393.550 2.365,28

Basaran landatuak, estentsiboa 5 x 4 431.580 2.593,85

Basaran landatuak, intentsiboa 3 x 1,5 1.300.000 7.813,16

Brinoia, melocotoi intentsiboa 4 x 2,5 565.000 3.395,72

Ureztaketa, palmondo moduko frutarbolak/ha.:

Sagarra eta udarea 4 x 2,5 565.000 3.395,72

Pipitadunak 4 x 1,5 738.000 4.435,46

Olibondoa (besatara eta tanta bidezko ureztaketa barne) 485.000 2.914,91

Besatarako metalezko egitura, frutarboletarako 284.280 1.708,56

Besatarako zurezko egitura 150.000 901,52

Beste batzuk/ha.:

Kiwia 672.000 4.038,80

Feijoa 968.000 5.817,80

Kiwia, besatarakoa 812.900 4.885,63

Feijoa, besatarakoa 342.800 2.060,27

Birtxertaketa (ITGAren aurrek. arabera)

Kazkabarraren kontrako sarea 927.300 5.573,18

ESPARRAGO-LANDAREA

Landarea <20 pta/unit. lehorreko lurra/ha. 450.000 2.704,55

Landarea <20 pta/unit. ureztalurra/ha. 550.000 3.305,57

Landarea 20-25 pta/unit. lehorreko lurra /ha. 550.000 3.305,57

Landarea 20-25 pta/unit. ureztalurra /ha. 650.000 3.906,58

Landarea >25 pta/ud. lehorreko lurra /ha. 600.000 3.606,07

Landarea >25 pta/ud. ureztalurra /ha. 700.000 4.207,08

BELARDIAK JARTZEA

Hazia/ha. 20.000 120,20

Inbertsio hauek fakturaren bidez justifikatuko dira.

AZIENDA EROSTEA

Esnetarako behiak, GUTUNarekin/bakoitza 265.000 1.592,68

Esnetarako behiak, GUTUNik gabe/bakoitza 225.000 1.352,28

Esnetarako bigantxak, ernari, gutunarekin/buruko 265.000 1.592,68

Esnetarako bigantxak, ernari, gutunik gabe/buruko 225.000 1.352,28

Haragitarako behi piriniarrak, GUTUNarekin/bakoitza 240.000 1.442,43

Aurrerako bigantxa piriniarrak, GUTUNarekin/bakoitza 240.000 1.442,43

Haragitarako behiak/bakoitza 200.000 1.202,02

Novillas carne gestación/cabeza 200.000 1.202,02

Haragitarako urtebeteko bigantxak/bakoitza 140.000 841,42

Esnetarako behia/bakoitza 15.000 90,15

Esnetarako axuri emea/bakoitza 9.000 54,09

Haragitarako ardia/bakoitza 15.000 90,15

Haragitarako axuri emea/bakoitza 9.000 54,09

Ahuntz granadar-murtziarra/bakoitza 16.000 96,16

Ahuntz granadar-murtziarra, antxumearekin/bakoitza 21.000 126,21

Beste ahuntz arraza batzuk/bakoitza 10.000 60,10

ZERRIAK

Zerramak/buruko 30.000 180,30

UNTXIAK

Ugalketarako untxi arrak/bakoitza 3.000 18,03

Ugalketarako untxi emeak 1.000 6,01

ERLEAK

Erlauntza/erlauntza 6.000 36,06

ZALDI AZIENDA

Garaño bakoitza 280.000 1.682,83

Behor bakoitza 100.000 601,01

Behoka bakoitza 65.000 390,66

Ibiltzeko zaldi bakoitza 150.000 901,51

ESKUBIDEEN EROSKETA

Esnea erostea kg/l. 60 0,36

Behi ume-hazleak /eskubide bakoitza 100.000 601,01

Ardiak/eskubide bakoitza 2.500 15,02

Mahastia/ha. 500.000 3.005,06

BIDEAK

3 m. zabal eta 0,25 cm. gizentokietarako/m.l. 3.000 18,03

TXANPINOIA

Lezea edo sotoa/m2 18.000 108,18

ZIZAK

Nabea/m2 13.500 81,14

Iragarkiaren kodea: A0005336