71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2000ko maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuarena, Corellako Osasun Etxeari izena jartzen diona.

Corellako Hiriko Udalak, Udalaren Gobernu Batzordeak 2000ko apirilaren 11an egindako bileran, aho batez erabaki zuen hiriko osasun etxearentzako izena proposatzea. Proposatutako izena "Alonso López Corellakoa" da, horrela baitzuen izena XVI. mendean lanean aritu zen bertako mediku epidemiologo ospetsuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Osasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Corellako Osasun Etxeari "Alonso López Corellakoa" izena ematea, XVI. mendean lanean aritu zen bertako mediku epidemiologo ospetsuaren oroimenez.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erronkarin, bi milako maiatzaren hamabostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua

Iragarkiaren kodea: A0004746