61. ALDIZKARIA - 2000ko maiatzaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- Z A N G O Z A

Laborantzako lurzatia enkantean

Zangozako Udalak enkante publikoa iragarri du laborantzako herrilur hauen aprobetxamendua esleitzeko, adierazten diren baldintzetan:

Enkantearen xedea: 4. poligonoko 750. lurzatiaren aprobetxamendua, El Soto alderdian. Herrilurra da eta 21 hektarea inguru ditu.

Lizitazioaren prezioa: 1.750.000 pezeta urtean.

Epea: 10 urte.

Prozedura: plegu itxiaren bidezko enkantea.

Sesteoa: izanen da tramite hori.

Dokumentazioa eta proposamen ekonomikoak non eta noiz aurkeztu: proposamen ekonomikoak, iragarki bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak, Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte. Behin-behineko fidantza, erran nahi baita, lizitazio prezioaren % 5, egin izana frogatzen duen gordekina erantsiko zaio.

Enkantearen baldintza plegua bulegoetan dago, interesatuen eskura.

Zangozan, bi milako apirilaren hamazazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

N.A.N./I.F.Z.:

Herria:

Helbidea:

El Soto alderdian, 4. poligonoko 750. lurzatiko laborantzaren aprobetxamendua esleitzeko enkantearen iragarkiaren berri izanik, diru hau eskaintzen dut urtean: .................. pezeta (letratan eta zenbakietan) enkantea arautzen duen pleguan adierazitako baldintzetan, haien berri izan eta onartzen baititut.

Zangozan, bi milako martxoaren hamalauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0004228