61. ALDIZKARIA - 2000ko maiatzaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO ADMINISTRAZIO BATZARREA

Oihan enkantea

Batzarre honek, Ingurugiro zuzendari nagusiak behar bezala baimendurik, enkante publikoan saldu nahi du, plegu itxien bidez, ondoko oihan aprobetxamendu hau:

1999ko plana

Lote bakarra.-Añerdi eta Sarobe-Berri alderdietan, 4.123 intsinis pinu, 7.076 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 62.241.310 pezeta.

Enkantean parte hartzeko lizitatzaileek gutunazal bat aurkeztu beharko dute, eta bertan beste bi sartuko dituzte:

1 zenbakiko gutunazala: "Agiriak"; honetan Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legeko 67. artikuluak aipatzen dituen agiri guztiak sartuko dira, baldintzen plleguan zehazten baitira (besteak beste: N.A.N. edo elkartea eratzeko eskriturak; hasierako prezioaren ehuneko bi behin-behineko bermetako jarri izana ziurtatzen duen gordekina, edo, bestela, bankuko taloia, zenbateko berarekin, etab.).

Orobat, enpresaren sailkapen agiria, indarra duena, sartuko da, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutako fotokopia.

2 zenbakiko gutunazala: "Proposamen ekonomikoa"; honetan lizitazioko lotea erosteko egiten den eskaintza ekonomikoa sartuko da, iragarki honen bukaeran dagoen ereduaren arabera.

Proposamenak, interesatuek behar bezala bete eta sinaturik, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko (larunbatak eta jaiegunak barne) arratsaldeko ordu biak baino lehen. Epeko azken eguna baliogabea bada, proposamenak aurkeztu eta irekitzeko eguna, ondoko egun balioduna izanen da.

Behin proposamen bat aurkeztuz gero, ezin izanen da inola ere kendu, eta interesatuak hala eskatzen badu, behin-behineko fidantza galduko du, Batzarreak konfiskatuko baitu.

Baldintza teknikoak eta administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Donezteben, bi milako apirilaren hamalauan. alkate udalburua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................., herria: ................., helbidea: ..............., telefonoa: ................, N.A.N. zenbakia: ............... Nire izenean edo ondoko enpresaren izenean,......... (dagokiona),........... zenbakiko enpresaren sailkapen agiria duena, oihan lote bat saldu behar dela jakin dut, honako zuhaitzak dituena:........., ...... egunean ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren arabera, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintza teknikoen pleguari eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Batzarreak onetsitako baldintza ekonomiko administratiboen pleguari jarraikiz, osorik ezagutzen eta onartzen baititut, eskatzen dut aprobetxamendu hori niri esleitzeko, ............. (letraz eta zenbakiz) .............. pezetako zenbatekoan, arestian aipatu baldintzen pleguari hertsiki lotuz.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0004180