61. ALDIZKARIA - 2000ko maiatzaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko alegazioak egin ditzaten.

Izena: Roberto Pérez Mondrego, Cristalería Celayeta, S.A.L.ren izenean (2000200). Jarduera: beira-biltegi eta tailerrerako obrak legeztatzea. Tokia: Marcelo Celayeta, 24-behea.

Izena: Amaia Pérez Cristóbal, Panaderías de Navarrra, S.A.ren izenean (2000201). Jarduera: okindegia, kafe-makinarekin. Tokia: Luis Morondo, 1-behea.

Izena: Jesús Ezponda Olaverri, Real Wind Isaba, S.L.ren izenean (2000203). Jarduera: garaje-aparkalekua.. Tokia: Ezkirotz, 30.

Izena: Luis Urbina Zabala, La Veneciana Norte, S.A.ren izenean (2000206). Jarduera: gasolioa biltzeko tanga ezartzea. Tokia: Landabengo industrialdea, K kalea.

Izena: Asier Guernikagoitia Aguirre, Vacaciones y Viajes, S.A.ren izenean (2000209). Jarduera: kafetegia. Tokia: Félix Huarte plaza, 3-behea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0004174