39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

216/2000 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA- 234 (Arrizabalaga-Urrotz) errepidearen trazadura N-240 errepidearen ondoan aldatu eta hobetzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak proiektu hau aurkezten du, onets dadin: "NA-234 (Arrizabalaga-Urrotz) errepidearen trazadura N-240 errepidearen ondoan aldatu eta hobetzea", Macla Ingeniería Civil, S.L. enpresak idatzia.

Nafarroako Ubidearen proiektuaren baitan, Eloko idoia eraikiko da. Idoiak uholde-kota handiagoa duenez egungo errepideak baino, eragina izanen du NA-234 errepidean (Arrizabalaga-Urrotz), N-240 errepidearen ondoan. Hortaz, idoiaren eraikitzeak ukituko duen tokian, errepide horren trazadura aldatu beharra dago, 520 kota gainditu arte (proiektuko maila gorenaren kota).

Kontuan hartuz NA-234 errepidean 11+200 kilometro puntura arte egindako berritzea, eta aldatu beharreko tartearen luzera handiegia ez denez, komenigarritzat jo da berritutako tartearen ezaugarriak ahal den heinean mantentzea, errepide osoari jarraipena emateko.

Obraren luzera 1.702,08 metrokoa da: 8+929,21 kilometro puntuan hasi eta 10+535,57 kilomentro puntuan bukatu.

Kontuan hartuz errepidea, agian, Frantziako autobia egitean aprobetxatuko dela, 100 km/h berariazko abiadurari dagozkion ezaugarriekin egin da trazaduraren parterik handiena, azken 526 metroak izan ezik, horiek 80 km/h berariazko abiadurarako egin baitira.

Proiektuak zehazten du tunel faltsu bat eraikiko dela, begi inpaktuak eta ingurugiro eraginak gutxitzeko, eta animaliei hortik igarotzea galaraziko dien oztoporik ez jartzeko. Tunela 9+460 kilometro puntuan dago, eta 110 metroko luzera du; giltzarrian, barneko garaiera 8,21 metrokoa da.

Errepidearen sestra 100 km/h berariazko abiadurarako egina da; N-240 errepidearekiko gurutzagunetik joan eta tunelaren sarreran dago maldarik handiena: % 6,0. Tunelaren barruko malda % 2,0koa da.

Zeharkako sekzioan, galtzada 7,00 metrokoa da (3,5 metroko bi errei), eta galtzadaren bi alboetan 1,00 metroko bazterbideak daude.

N-240 errepidearekiko gurutzagunetik joan eta tuneletik irtetzean dagoen sakonunean fabrika-obra bat jarri da: prefabrikatutako bi azpil-habe, C-140/158 motakoak, 32,04 metroko luzera dutenak. 30 metroko bao baten bidez, idoi batera doan abereen pasagune bat uzten da, eta iragazkortu egiten da trazadura, eginen den Eloko idoira bitartean. Hormigoi armatuzkoak dira estriboak, eta aletak dauzka.

Bigarren mailako beste egitura batzuk ere badaude proiektuan, hala nola, zeharkako drainadurako pasagunea, abereak igarotzeko, 10+138 kilometro puntuan. 4,70 metroko garaiera eta 4,00 metroko zabalera duen marko batek osatzen du.

Diseinuko ezpondak gehiegizkoak ziren guneetan, harrizko hormak jarri dira, eta punturen batean 8,00 metroko garaiera dute horma horiek.

Hiru auzobide ukitzen ditu proiektuak (laborantzako lurzati batzuetan sartzeko dira auzobide horiek). Bide berriak auzobideetako bat hartzen du, hein batean; gainerako biak bi zatitan banaturik geratzen dira. Bidegune berriarekiko lotura mantentzeko, lehen auzobidean, hartutako zatia deuseztatzen da; bigarrenean, berriz, auzobidearen eta eginen den idoiaren arteko zatia, eta aurrekoarekin lotzen da. Tronpeta itxurako biraketa baten bidez egiten da bidegune berriarekiko lotura. Hirugarren auzobidean ere tronpeta itxurako biraketa baten bidez egiten da lotura.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak esan eta proposatu duenarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaz jasotako eskurantzak erabiliz, zuzendaritza nagusi honek ebatzi du:

1. "NA-234 (Arrizabalaga-Urrotz) errepidearen trazadura N-240 errepidearen ondoan aldatu eta hobetzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko espedientea hastea.

3. Proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea, 20 egun baliodunetan. Epe horretan, edozein pertsonak bidezko juzkatzen dituen oharrak edo alegazioak egin ahalko ditu, eta idatziz datu zehatzak ekarri, zerrenda publikoko akatsak zuzentzeko. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan, eta Elo eta Untzitiko udaletan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Elo eta Untzitiko udalei -lurzatien planoen kopia bat igorriko zaie horiei- eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Proiektuen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako martxoaren hamalauan.-Herrilanetako zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ELOKO UDAL MUGAPEA

1 ELOKO HERRILURRA ELO 3.553 1 12 G PINUDIA

2 ELOKO HERRILURRA ELO 6.890 1 24 A ALORRA

1.197 1 24 B HURRITZAK

3 ELOKO HERRILURRA ELO 5.765 1 25 D HARIZTIA

4 ELOKO HERRILURRA ELO 463 1 45 LARREAK

5 UNZUE AMEZQUETA, AGUSTIN ELO 5.236 1 49 A ALORRA

2.960 1 24 B LARREAK

6 ERVITI LARRAYA, INES ELO 5.852 1 51 ALORRA

7 ELIZALDE PONCE-LEON, MARIA

ELIZALDE PONCE-LEON, MARIA DOLORES KARLOS III.A, 39-2.A D. - IRUÑA 1.461 1 55 ALORRA

ETA BESTE BATZUK

UNTZITIBARKO UDAL MUGAPEA

8 OTANO ARDAIZ, MANUEL ZENBORAIN 367 9 387 ALORRA

9 OTANO ARDAIZ, MANUEL ZENBORAIN 325 9 389 ALORRA

10 OTANO ARDAIZ, MANUEL ZENBORAIN 1.059 9 391 ALORRA

Iragarkiaren kodea: A0002485