39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

284/2000 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2000. urteko kanpainarako, hiru birusen aurkako txertoaren (elgorria, errubeola, parotiditisa) 16.800 dosi lehiaketa publikoaren bidez eta presako prozeduraz erosteko gastua egiteko baimena ematen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du hiru birusen aurkako txertoaren (elgorria, errubeola, parotiditisa) 16.800 dosi erosteko, honako baldintza hauen arabera:

-Kontratuaren xedea: 2000. urteko kanpainarako, hiru birusen aurkako txertoaren (elgorria, errubeola, parotiditisa) 16.800 dosi erostea, lehiaketa publikoaren bidez eta presako prozeduraz.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia, presako tramitazioa.

-Lizitazioaren prezioa: 14.280.000 pezetako gastua kalkulatu da, BEZa barne.

-Behin-behineko bermea: ez dago.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturala arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko apirilaren 28an, eguerdiko 12etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Bilera Gelan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Iruñean, bi milako martxoaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: 13. orrialdea).

Iragarkiaren kodea: A0002379