39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M O N T E A G U D O

Monteagudioko R-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespena

Monteaguko Udalak, 2000ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma izanik, Monteagudoko lurzoru urbanizagarriko R-1 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onestea erabaki zuen, eta aurkeztu diren alegazioak ezestea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Monteagudon, bi milako martxoaren hamabostean. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A0002561