39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M O N T E A G U D O

Lur baten hasierako desafektazioa

Monteagudoko Udalak, 2000ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, ondoko herrilur hau hasiera batez desafekatzea erabaki zuen: ehun eta hogei bat metro karratuko herrilurra, La Calera alderdian dagoena, Monteagudoko herrilurren gaineko aberastasunaren katastroko 3. poligonoko 1.383. lurzatian. Mugak, lau aldeetakoak, herrilurrekin ditu, eta desafektatu nahi da Retevisión Móvil, S.A. enpresak telefonia mugikorreko estazio base bat jar dezan.

Aditzera ematen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, egoki juzkatzen diren alegazio

edo erreklamazio guztiak aurkez daitezen Udaletxean.

Monteagudon, bi milako martxoaren hamalauan. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A0002559