39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R A

2000ko aurrekontuaren onespena

Berako Udalak, 2000ko martxoaren 2an egindako Udalbatzarrean, 2000ko aurrekontua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

Jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez badago, aurrekontua behin-betikoz onetsitzat hartuko da.

Beran, bi milako martxoaren hamarrean. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0002535