39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- V I L L A F R A N C A

Behin betiko onespena, xehetasun azterlanari

Villafrancako Udalak, 2000ko otsailaren 14an, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste.

Villafrancako (Nafarroa) Planeamendurako Arau Subsidiarioetako "U.C.-54" (Hostal el Corzo) unitateari buruz, Jaime Mora Roig jaunak aurkeztu eta Tomás Muñoz Elcuaz jaunak, Euskal Herriko Elkargoko arkitektoak, prestatutako xehetasun azterlana ikusita.

Udalak 99-11-19ko erabakiaren bidez hasiera batez onetsita eta jendaurrean egonda, 10/94 Foru Legearen 119-3 artikuluan eskatutakoa betez, eta inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, arkitekto aholkulariaren txostena ikusita, aho batez onetsi da:

A) Villafrancako (Nafarroa) Planeamendurako arau subsidiarioetako "U.C.-54" (Hostal el Corzo) unitateari buruz, Jaime Mora Roig jaunak aurkeztutako xehetasun azterlana behin betikoz onestea.

B) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

C) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari espedientearen kopia bat igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 120-2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Villafranca, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0001809