39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

Hasierako onespena, herrilurraren desafektazioari, lurzati baten erabilera lagatzeko

Martzillako Udalak aurtengo otsailaren 11ko osoko bilkura berezian, aho batez, 8. poligonoko herrilurretako 1. lurzatian, "El Montico" alderdian, 50 metro karratu hasiera batez desafektatzea erabaki zen, ondoren Retevisión Móviles, S.A.ri horren erabilera lagatzeko, errentan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek, edozein interesatuk egoki juzkatzen dituen kexak, erreklamazioak edo oharrak egin ditzan.

Espedientea udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Argitaratzen da bidezko ondorioak izan ditzan.

Martzillan, bi milako otsailaren hamazortzian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0001808