39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko martxoaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari izateko, hamalau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2000ko martxoaren 13an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari izateko, hamalau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea oposizio bidez hamalau lanpostu huts, Informatika Sistemetako erdi mailako teknikarienak betetzea da, txanda hauetan banatuta:

a) Txanda irekiko 6 lanpostu.

b) Igoera txandako 7 lanpostu.

c) Lanpostu bat 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten minusbaliatuendako txanda murriztua.

1.2. Hona hemen deialdiaren xede diren lanpostuak:

-11 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan. Horietarik 9 Iruñean (858, 921, 927, 928, 952, 4193, 4195, 4196 eta 4197 plantilla zenbakikoak) eta 2 Tuteran (861 eta 912 plantilla zenbakikoak).

-2 Hezkuntza eta Kultura Departamentuan, Iruñean (36049 eta 36050 plantilla zenbakikoak).

-1 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, Iruñean (5409 plantilla zenbakikoa).

1.3. Igoera txandako lanpostu hutsak, izangaiek hauta-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, eman gabe geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaizkio.

Minusbaliatuendako txanda murriztuko lanpostu hutsa eman gabe gelditzen bada, hauta-probak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa izangaiek ez lortzeagatik, lanpostu hori bidezko den txandari gehituko zaio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritako banaketa hurrenkerari jarraituz.

Halaber, igoera txandan edo minusbaliatuendako txanda murriztuan, betegabeko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan gainditu eta lanposturik gabe gelditutakoek txanda irekiko lanpostuaren aukera izanen dute, txanda horretako izangaiekin lehiaketa garbian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Minusbaliatuendako txanda murriztuko izangaiek, legez minusbaliatuak direla behar den epean frogatzen ez badute, txanda irekiko lanpostuak aukeratu beharko dituzte, aurreko lerroaldean aipatzen den eran.

1.4. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan erabakitakoaren arabera.

1.6. Izangaiak, hauta-probak gainditu eta deialdi honen xedeko lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurrikusitako babesean.

Deialdi honen xedeko lanpostuetarako izendatu eta eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Zerbitzuan eta gainerako xedapen aplikagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratu ahalko dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartua izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo ofizialki aurrekoetatik baten baliokidetzat hartutakoa edukitzea, edo hura eskuratzeko baldintzak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo lizentziatura edo goi mailako karrera baten lehenbiziko hiru ikasturteak gaindituta edukitzea.

d) Bere eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aipatutako baldintzez gain beste hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera txandan parte hartzerakoan duen lanpostuan.

b) Deialdian sartutako lanpostuen maila berekoa edo txikiagokoa izatea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urte zerbitzu ematen eginak izatea frogatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere igoera txandan parte hartu ahal izanen dute, baldin eta txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren gainontzeko betebeharrak badituzte.

2.3. 3. oinarrian xedatutakoa izan ezik, lanpostua eskuratzen duten izangai aprobatuek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epe eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da eta oposizioan zehar haien jabe izan beharko dute izendapena bitarte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Prozedura Administrazioari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusten den beste edozein baliabideren bidez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari beharko zaizkio lotu. Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorb., 2, atarian, eskuratuko da, eta ereduan izangaiek, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela beharko dute adierazi.

3.2. Minusbaliatuek, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean beharko dute adierazi zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Eskabidearekin batera, minusbaliotasunaren frogagiria aurkeztuko da, erakunde eskudunek luzatua.

3.3. Eskaerari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko. Idatziz, adieraziko da zer modalitate aukeratu nahi den oposizioko hirugarren ariketarako.

Igoera txandaren bidezko deialdian parte hartu nahi duten izangaien kasuan, horrez gain 2.2. idatz-zatian aipatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

3.4. Luzaezina da eskaerak aurkezteko epea.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, okerrik egin izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik, eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Pilar Cabodevilla Górriz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Sebastián Hualde Tapia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Plangintza Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Jokin Sanz Ureta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika Sistemetako goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Francisco Javier Labeaga Pérez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika Sistemetako goi mailako teknikaria.

Mahaikidea: Julia Bermejo Parra, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Arazoetarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Garbayo Sánchez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Bigarren Barrutiko atalburua.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: Asunción Ruesta Ozcoidi, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Biltegi eta Teknologi atalburua.

Ordezkoa: Angel Arricibita Videgáin, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika Sistemetako goi mailako teknikaria.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

5.3. Mahaikideek abstenitu beharko dute eta dei egin duen organoari halaxe jakinarazi beharko diote, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Adminstrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstenitzeko aurreikusten diren arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte gorabehera horiek gertatzen direnean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egin ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2000ko ekainean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Gero, epaimahaiak behar den garaian aditzera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehen ariketa: bi zati izanen ditu.

Lehenbiziko zatia: gehienez ere ordu erdi bat erabiliz, ingelesezko testu bat gaztelaniara itzuli eta horri buruz ingelesez egindako galdera batzuk erantzutea (ingelesez edo gaztelaniaz). Itzuli beharreko testua teknikoa izanen da eta deialdiaren xede diren lanpostuen eginkizunei loturik egonen dira.

Bigarren zatia: deialdiaren II, III eta IV. eranskinei buruzko orotariko galde-sorta bat erantzun beharko da. Epaimahaiak erabakiko du, proba hasi aitzin, zenbat denbora iraunen duen ariketak, gehienez ere 2 ordu.

Bigarren ariketa: praktikoa, II, III eta IV. eranskinei buruz, baita deialdiaren xede diren lanpostuen berezko eginkizunei buruz ere, Epaimahaiak proposatuko dituen kasu eta galderak garatu eta ebaztea.

Ariketa hasi baino lehen epamahaiak ezarriko du zein izanen den gehieneko epea egiteko. Gehienez ere 5 ordu izanen dira.

Hirugarren ariketa: praktikoa. Bi modalidatetan eginen da, egun diferenteetan. Izangaiek haietariko bat aukeratu beharko dute, behar bezala izenpetutako izkribuan. Izkribu hori parte hartzeko eskabideari gehituko zaio.

Lehen modalitatean III. eranskinari buruz, baita deialdiaren xede diren lanpostuen berezko eginkizunei buruz ere, Epaimahaiak proposatuko dituen kasu eta galderak garatu eta ebatziko dira. Bigarren modalitateak lehenaren eduki bera izanen du, baina IV. eranskinari buruz izanen da.

Bi modalitateak egiteko denbora bera izanen da. Epaimahaiak ezarriko du ariketa hasi baino lehen. 5 ordu, gehienez ere.

Laugarren ariketa: idatziz, gehienez ere ordu batean, gai bat azaldu beharko da, deialdiko V. eranskineko gaien artean zozketan aukeratuko diren bietarik bat.

Oposizioko bigarren eta hirugarren ariketetan, Epaimahaiak erabakitzen ahalko du izangaiek irakur ditzatela beren ariketak, jende aurrean. Epaimahaiak galderak egiten ahalko dizkie lehiatzaileei eta argibideak eskatzen, haiek irakurtzen ari diren bitartean, bidezkotzat jotzen dituen aferei buruz. Ariketa irakurritakoan, Epaimahaiak solasaldi bat izaten ahalko du lehiatzaileekin informazio eta komunikazioen sistema eta teknologiei buruz.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez ere 100 puntukoa izanen da, honela banatuta:

Lehenbiziko ariketa:

1. zatia: gehienez ere 5 puntu.

2. zatia: gehienez ere 20 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez ere 35 puntu.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 35 puntu (bi modalitateetan).

Laugarren ariketa: gehienez ere 5 puntu.

6.4. Oposizioko lehen, bigarren eta hirugarren ariketak, baita haietariko zati bakoitza ere, baztertzaileak izanen dira eta horietako bakoitzean bazterturik geratuko dira ariketa edo zati bakoitzari eman ahal zaion gehieneko puntuazioaren erdia bederenik lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da dagokion ariketaren zatiaren puntuazioa.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, Epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuko eta probak egin direneko egoitzetako iragarki oholetan probak gainditu dituzten izangaien zerrenda haien kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa zein toki, egun eta ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geratuko dira agertzen ez diren izangaiak. Halaber, bigarren eta hirugarren ariketak irakurtzera agertzen ez diren izangaiak ere baztertuko dira.

6.8. Hauta-probak egiteko, eskaera egiten duten minusbaliatuentzat, denbora eta baliabide aldeko egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken ariketa egiten den tokian, probak gainditu dituztenen zerrenda, ateratako puntuazioaren araberakoa, emanen du aditzera, izangai bakoitzak ateratako kalifikazioak batu ondoren. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena, deialdiaren xede diren lanpostuen kopuruan sartzen badira. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Hauta-proben azkeneko emaitzaren ondorioz sortzen diren berdinketetan gehien baloratzen diren ariketetan puntu gehien lortu dituztenen alde joko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiek agiriok aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea erakusten dituen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria.

c) Hala bada, legez minusbaliatua dela frogatzen duen agiria.

d) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak luzatutako txostena, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten duen eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dela egiaztatzen duena.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko direla dioena.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko langile finkoek, gainera, aurreko Administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekin guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo, e.a.i buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finko diren izangaiek aurkeztu beharko dute:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria.

b) Hala bada, legez minusbaliatua dela frogatzen duen agiria.

c) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen agiriak, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario bihurtzeko behar direnak, hain zuzen ere.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, hura deialdiaren xedeko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Aipatu epean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskabidean faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko idatz-zatian aurrikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 idatz-zatian aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko idatz-zatietan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Lanpostu hutsen esleipena.

8.1. Proposatutako izangaiek, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak adierazitako epean, aukeran emandako lanpostuetatik zein hobesten duten jakinaraziko dute.

8.2. Hauta-probak igoera txandan gainditzen dituzten langileek lehentasuna izanen dute deialdiaren xedeko lanpostu hutsak hartzeko, txanda horretakoak ez diren izangaien aldean.

8.3. Minusbaliotasunen bat duen izangairik egonez gero eta minusbaliotasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan aritzeko baldintzetan, hautatu aitzin, minusbaliotasunera hobekien egokitzen ahal direnak esleituko dira, hortaz luzatu den txostena ikusirik.

Beste kasuetan, txanda irekiko eta minusbaliatuendako txanda murriztuko izangai izendatuendako lanpostu hutsen esleipena, interesatuen eskabideei jarraikiz eginen da, hauta-probetan lortutako puntuazioaren ordenaren arabera.

9.-Lanpostu hutsen esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, Informatika Sistemetako erdi mailako teknikari lanpostuan ari daitezen.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbesteko kasuak salbu, epe horretan jabetzarik hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izateko. Kasu horretan 7.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangairen batek, funtzionario bihurtzean, lanpostuan egiazki aritu gabe, berak eskaturik borondatezko eszendentzian deklaratzen bada, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera, egun horretan beste Administrazio Publiko batean jarduteagatik, haren lanpostu hutsa ere beteko da, 7.4 idatz-zatiaren arabera.

9.5. Aurreko bi idatz-zatietan aurreikusten diren kasuetan, izendatu aitzin aukeratutako lanpostu hutsak ez dira aldatuko. Egoera haien ondoriozko lanpostuak funtzionario berriei esleituko zaizkie zuzenean.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegindako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedatutakoarekin bat.

Iruñean, bi milako martxoaren hamahiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

.................. jaun/andrea, adin nagusikoa, ...... Nortasun Agiri Nazionalaren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabe, ..........(e)n (..........) 19...eko ..........aren ....(e)an jaioa, .........(e)ko nazionalitatea duena, helbidea .........(e)ko (........) ........ kalean, ......... posta kodea, eta etxean ....... telefonoa eta lantokian ....... telefonoa dituena,

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ............ izateko, ....... lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, ............ (e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

Txanda irekia

Igoera txanda*

Minusbaliatuendako txanda murriztua*

Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Ez duela indarra duten xedapenetan ezarritako minusbaliotasunik.

Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazitako titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Baduela minusbaliotasunik, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orrialde batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak.)

Legez minusbaliatua dela frogatzen dituen agiriak, erakunde eskudunak luzatuak, aurkezten dituela

Euskara Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den beste agiri bat aurkezten duela*

Euskaraz badakiela frogatzeko proba eskatzen duela*

Azaldutakoaren ondorioz:

Eskabide hau onartu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren zerbitzuko ................ izateko, ......... lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, ....(e)ko ..........aren .....(e)an.

(Sinadura)

(*) Deialdian aipatzen denean bakarrik.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Orotariko gaiak

1. gaia.-Informazio sistemak. Informatika sistemak.

2. gaia.-Proiektuen kudeaketa

a) Proiektu baten faseak: zehaztu, zenbatetsi, planifikatu, jarraitu eta kontrolatzea.

b) Proiektuak kudeatzeko tresna eta teknikak.

3. gaia.-Informazio sistemaren bizitze-zikloa.

a) Aurretiko azterlanak, azterketak, deseina, programazioa, probak, instalazioa, prestakuntza eta mantentzea.

4. gaia.-Sistemen azterketa

a) Helburuak, partaideak eta faseak.

b) Beharrak aztertzea: komunikatzeko teknikak, informazioa maila guztietan biltzea.

c) Bideragarritasuna aztertzea: ekonomikoa, teknikoa, behar diren baliabideak, legezkoa.

d) Eginkizunen eta prozesuen eredua. Datuen fluxuko diagrama.

e) Datuen eredua: eredu kontzeptuala. Entitate/harreman diagrama.

5. gaia.-Sistemen deseina.

a) Helburuak, partaideak eta faseak.

b) Desein modularra. Egituren diagrama, sistemaren interfazak.

c) Datuen deseina. Datu eredu logiko eta fisikoa lortzea.

d) Proba plana zehaztea.

e) Deseinaren bereizgarriak: komunikazio, segurtasun, eragiketa eta abarren betebeharrak.

6. gaia.-Programazioa.

a) On line prozesuak. Batch prozesuak.

b) Programen egitura. Kodetzea.

c) Konfiguratzeko artxiboak.

7. gaia.-Software probak.

a) Proba plana: partaideak, saioko jokuak, etab.

b) Proba motak: unitarioak, integrazioa, funtzionaltasuna, errendimendua.

c) Tresnak

8. gaia.-Instalazioa eta mantentzea.

a) Instalatzeko programak sortzea.

b) Iturriak berrezartzea.

9. gaia.-Sistema garatuen dokumentazioa.

a) Betebeharren dokumentazioa.

b) Datu egiturak dokumentatu eta deskribatzea.

c) Prozesuen dokumentazioa.

d) Ustiapenaren dokumentazioa.

e) Erabiltzaileendako gidak.

10. gaia.-Maila askotako bezero/morroi garapena.

a) Bezeroaren maila.

b) Morroiaren maila.

c) Datuen maila.

11. gaia.-Datu base erlazionalak.

a) Orotariko kontzeptuak, normalizazioa, integritate erreferentziala, segurtasuna.

b) Sarrera dinamikoa. Sarrera estatikoa.

c) Prozedura bilduak. Arauak. Triggerrak.

d) SQL lengoaia. Programa erabilgarriak.

12. gaia.-Datuetarako sarbidea: ODBC, OLE, OLE DB, ADO

13. gaia.-Data Warehouse (informazio biltegia)

a) Informazioa hornitzeko prozesuak: erauzi, kargatu eta eraldatzea.

b) Datuak berrezartzea.

c) Administratzeko tresnak.

d) Informazioa ustiatzeko tresnak.

14. gaia.-Erabiltzaileen interfaz grafikoak (GUI)

a) Jatorria, ezaugarriak eta bilakaera.

b) Gertakizunen arabera programatzea.

c) Osagai grafikoak: leihoak, hauta-kutxak, solasaldirako kutxak, etab.

d) Liburutegiak.

15. gaia.-Gauzakietarako programazioa.

a) Motak. Gauzakiak.

b) Gauzakien arteko harremanak. Berezko eta ondoretasunezko ezaugarriak.

c) Metodoak. Polimorfismoa.

d) Ondoretasuna: bakuna eta askotarikoa.

e) Mezuak. Lotura dinamikoa.

16. gaia.-Aplikazioak garatzea, osagaiak oinarri.

a) COM eta DCOM gauzakiak.

b) ActiveX kontrolak.

c) MS Transaction Server

17. gaia.-Softwarearen kalitatea

a) Kalitatearen indize eta metrikak.

18. gaia.-Case tresnak

a) Azterketa eta deseina, ordenagailuak lagundurik.

b) Berrezartzea. Egitura eta gaurkotzea.

c) Datu baseak, kodea eta dokumentazioa sortzea, berrezartzetik abiatuta.

19. gaia.-Multimedia inguruneak.

a) Ezaugarriak

b) Multimedia inguruneen konfigurazio fisikoa.

c) Multimedia inguruneen orotariko eta berariazko softwareak.

d) Ikusizko, entzunezko eta zentzumenezko informazioaren integrazioa.

e) Aplikazioak.

20. gaia.-Testu prozesadoreak.

21. gaia.-Kalkulu orriak.

22. gaia.-Aurkezteko programak.

23. gaia.-Autoeditatzeko programak. Eginkizun nagusiak. Testuak, grafikoak eta irudiak sartzea.

24. gaia.-Estatistikako programak. Eginkizun nagusiak. Datuen azterketa. Gaitasun grafikoak.

25. gaia.-Deseinatu eta delineatzeko programak. Desein geografikoko programak.

26. gaia.-Ahotsa ezagutzeko programak. Eginkizun nagusiak.

27. gaia.-Irudien tratamendua: digitalizadoreak eta eskanerra. Disko optikoak. Irudiak trinkotzeko softwarea. Bereizmena. Irudiak transmititzea. Karaktereak ezagutzea.

28. gaia.-Kudeaketa dokumentala. Artxibo dokumentalaren egitura. Dokumentuak atzematea. Dokumentuak banatzea. Kontsultatu eta inprimatzea. Biltzeko dispositiboak. Erabiltzaileen profil eta baimenak.

29. gaia.-Datu base dokumentalak. Galderazko lengoaiak. Thesaurus. Prozedurak eta profilak. Aurkibideak egiteko metodoak. Informazioa berreskuratzeko sistemak.

30. gaia.-Mezularitza eta posta elektronikoa. Eginkizun nagusiak.

a) Mezuak sortu eta bidaltzea. Mezuak irakurri eta antolatzea. Helbideen libretak.

b) Postako bezeroak.

c) Denbora antolatu eta kudeatzeko tresnak: agenda, harremanak, egitekoen plangintza. Baimenak.

d) Talde-lanerako konponbidea (Groupware) eta lan-fluxukoa (Workflow).

31. gaia.-Internet sarea: jatorria, bilakaera eta ezaugarriak. Euskarriko sareak. Zerbitzuen hornitzaileak. Internet, Intranet eta Extranet: antzekotasunak eta ezberdintasunak.

32. gaia.-Interneten oinarritutako zerbitzuak: posta, artxiboen transferentzia, hipertestu formatuko argitalpenak, eztabaida eta albisteetarako taldeak, informazio antolatua bilatu eta eskuratzea.

33. gaia.-Interneten erabiltzen diren lengoaiak: HTML, script, Java, ASP lengoiak.

34. gaia.-Bulegoetako automatizazioa. Ofimatika eta ekoizkortasuna. Eskura dauden tresnak. Antolaketaren gaineko eragina.

35. gaia.-Azkeneko erabiltzaileen tresna bat aukeratu eta eskuratzea. Eginkizunak zehaztea. Ebaluatzailea. Informazio sistemara egokitu eta bertan integratzea.

36. gaia.-Erabiltzaileendako laguntza: telefonozko laguntza. Lantokiko bereko laguntza. Arazoak konpontzea. Azkeneko erabiltzailearen eginkizunen automatizazioa.

37. gaia.-Erabiltzaileak eta informazio sistemak. Erabiltzaileen partaidetza. Prestakuntza. Informatikarien eta erabiltzaileen arteko harremanak. Laguntza funtzionala.

38. gaia.-Erabiltzaileen prestakuntza. Metodoak. Teknikak. Erabili beharreko baliabideak. Erabiltzaileendako eskuliburuak prestatzea. Ikastaroak programatzea.

39. gaia.-Administrazio Publikoko informazio sistemak: helburuak. Plangintza. Homologazioa. Antolatzeko irizpideak. Normalizazioa.

40. gaia.-Softwarearen babes juridikoa. Industri jabetzarako eskubidean oinarritutako sistemak. Monopolio araubidea. Programak eta prozedurak bildu eta zabaltzea.

41. gaia.-Ordenagailuen funtzionamenduko printzipioak. Informatika sistemen bilakaera eta belaunaldiak.

42. gaia.-Informatika sistema baten osagai fisiko nagusiak. Arkitektura.

a) Mikroprozesadorea. Familia nagusiak. X86 arkitektura.

b) Oroimena. Oroimenen hierarkia. Sailkapena, teknologien arabera.

c) Ama xaflak. Motak. Dispositibo lotuak (Chip Set): kontrolatzaileak, DMA, denbora errealeko ordularia, saileko portuak, paraleloa, IDE, PCI zubiak...

d) BIOS. Etenak. Sistemako busak: ISA, EISA, MCA, PCI, PCMCIA, SCSI, AGP, Fibre channel.

43. gaia.-Periferikoak. Bilketa masiboko dispositiboak.

a) Dispositibo magnetikoak, optikoak eta mistoak.

b) RAID, HSM, DAT, DLT teknologiak.

c) Eutsi eta berreskuratzeko prozeduren plangintza.

44. gaia.-Sistema operatiboak. Kontzeptua, bilakaera eta joerak.

a) MS DOS. MS Windows Trabajo en Grupo. MS Windows 95/98.

b) MS Windows NT Workstation, Server, Terminal Server, Enterprise.

c) Morroiko zerbitzuak: MSMQ, MTS, RAS, WLBS, DFS...

d) Cluster teknologia. MSCS.

e) Artxibo sistemak: FAT16, FAT32, NTFS.

f) Oroimenaren kudeaketa. Orrialdeak zenbatzea. Atalkatzea. Oroimen birtuala.

g) Prozesuen kudeaketa. Denbora erreala. Denbora banatua. Multiprozesua.

h) Inprimatzeko teknologiak. Ilarak.

i) Dispositiboen kudeaketa. Plug and Play. Multimedia. Driverrak.

45. gaia.-Sistemen kudeaketa. Softwarea instalatu eta mantentzea. Sistema operatiboak eta aplikazioak paratzeko jokabideak. Inbentarioa.

a) Sistema instalatu, osatu, hoberendu eta kudeatzea. Arkitektura.

b) Plataformak kudeatzeko informazio teknologiak. DMI. WBEM. CIM. SNMP.

c) Sareko gauzakien kudeaketa: erabiltzaileak, taldeak, pasa-hitzak, estazioak, inprimagailuak. Sistema politikak. Birusen kontrako programak.

46. gaia.-Datu baseko kudeatzailearen administrazioa. Datu baseak banatu eta erreplikatzea.

47. gaia.-Posta elektronikoa. Kontzeptuak. Protokoloak. Arkitektura. Administrazioa. Mantentzea.

48. gaia.-SNA arkitektura. Ordainagailu pertsonalaren eta mainframearen arteko komunikazioak. Konektatzeko hardwarea eta softwarea. Emulatzeko programak. Telnet 3270. LU 6.2 eta APPC.

49. gaia.-Internet/Intranet.

c) Web morroia. Sistema instalatu, osatu, hoberendu eta kudeatzea. Arkitektura. Segurtasuna.

b) Protokoloak: Http, ftp, https, pop3, smtp, SSL.

c) Segurtasun arazoak: baimenik gabeko sarrerak, baimenik gabeko irteerak, konfidentzialtasuna, zerbitzuko hutsak.

d) Sarbideetako kontrola. Proxy eta Cortafuegos. Bandaren zabaleraren kudeaketa.

50. gaia.-Sareko teknologiak eta komunikazioak.

a) Sare motak. Tipologia eta teknologia. Zirkuitu, mezu eta fardelen konmutazioa.

b) OSI eredua. Oinarrizko kontzeptuak. Maila bakoitzaren eginkizunak. Mailen arteko komunikazioa.

c) Ethernet, Token Ring, ATM, Frame Relay, RDSI, X.25 sareak. Sistema heterogeneoen integrazioa.

d) Sare baten osagaiak: hub, switch, bridge, router...

e) TCP/IP, NetBEUI eta DLC protokoloak. Interface NetBIOS. DNS, WINS, DHCP.

f) WAN sareak. LAN sareen arteko lotura. Urrutiko sarrera. VPN. Softwarea eta hardwarea. Modemak.

g) Sareko morroiak: inprimatzekoak, CD-ROMetakoak, modemetakoak, biltzekoak.

h) Azpiegituren kudeaketa.

51. gaia.-Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa. Ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua, datu pertsonalak dauzkaten artxibo automatizatuen segurtasun neurriei buruzko Erregelamendua onesten duena.

III. ERANSKINA

Garatzeko agertokia-tresna ofimatikoak

1. gaia.-Windows NT WorkStation 4.0.

2. gaia.-Programatzeko lengoaia.

a) Visual Basic 6.0

3. gaia.-Testu prozesadorea.

a) Word 97

4. gaia.-Kalkulu orria

a) Excel 97

5. gaia.-Datu basea

a) Access 97

6. gaia.-Aurkezteko programa

a) Power Point 97

7. gaia.-Posta elektronikoko tresna eta denboraren antolaketa eta kudeaketa.

a) Outlook 98.

IV. ERANSKINA

Sistemen agertokia

1. gaia.-Sistema operatiboak

a) DOD. MS Windows Trabajo en Grupo 3.11. MS Windows 95/98.

b) MS Windows NT WorkStation 4.0, Server 4.0, Terminal Server 4.0, Enterprise 4.0.

2. gaia.-Sistemen kudeaketa.

a) MS Systems Management Server 1.2.

3. gaia.-Posta elektronikoa.

a) MS Exchange Server 5.5. MS Outlook 98.

4. gaia.-Internet/Intranet.

a) MS Internet Information Server 4.0. MS Index Server 2.0. MS Site Server.

b) MS Proxy Server 2.0.

c) MS Certificate Server 1.0.

d) MS Internet Explorer 5.0.

5. gaia.-Datu baseko kudeatzaile erlazionala

a) SQL Server 7.0.

6. gaia.-Ordenagailu pertsonalaren eta mainframearen arteko komunikazioak

a) MS SNA Server 4.0.

b) IBM Personal Communications 4.2.

V. ERANSKINA

Foru Zuzenbidea

1. gaia.-Nafarroa Gaztelako Koroan sartzea: historia, izaera eta ondorioak. Nafarroako Erresumako konstituzio eraentza: Nafarroako Gorteak. Erretordea. Errege Kontseilua. Erresumako Diputazioa.

2. gaia.-1841eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua. Hitzarmenaren sorrera, negoziazioak eta bukaera. Edukiaren azterketa. Hitzartuaren izaera.

3. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: prestatzeko prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko Titulua.

4. gaia.-Nafarroako Foru erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera eta funtzioak. Erregelamendua. Funtzionamendua: Osoko Bilkura eta Batzordeak. Kontuen Ganbara.

5. gaia.-Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: osaera eta eginkizunak. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Hautaketa. Nafarroako Parlamentauren aurrean duen erantzukizun politikoa.

6. gaia.-Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Justizia administrazioa Nafarroan. Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreformarako prozedura. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia Erkidegoekiko lankidetza hitzarmen eta itunak.

7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

8 gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

9. gaia.-Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia. 1969ko uztailaren 19ko Hitzarmen Ekonomikoa eta ondoren izan dituen egokitzapenak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen Hitzarmen Ekonomikoa.

10. gaia.-Nafarroako Toki Entitateak: antolaketa eta eskumenak.

11. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak.

12. gaia.-Europako Batasuneko zuzenbidea: kontzeptua, izaerak. Iturburuak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak. Zuzentarauak. Erabakiak. Bestelako iturriak. Europako Batasuneko zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.

13. gaia.-Europako Batasunaren antolaketa. Batzordea. Parlamentua. Kontseilua. Europako Batasuneko Auzitegia: osaera eta eskumenak; epaien ondorioak.

Iragarkiaren kodea: A0002596