39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

Hasierako onespena, unitate bat borondatez birzatitzeko proiektuari

Udalak 2000ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, bildutakoek Martzillako Arau Subsidiarioetako 10. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onestea erabaki zuten aho batez.

Hasierako onespen horren espedientea jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten; hau guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluarekin bat.

Aipatu espedientea udal bulegoetan dago interesatuen eskura.

Agindu beraren laugarren lerroaldean aurreikusitakoarekin bat, inolako erreklamaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, espreski erabaki beharrik gabe, ofizialki argitaratuko den arren.

Argitaratzen da bidezko ondorioak izan ditzan.

Martzillan, bi milako otsailaren hamazortzian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0001807