39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A Ñ E R U

Hasierako onespena, Udal Planeko aldaketa puntualari

Udalak, 2000ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, U.E. 19 (ADU-19) unitatearen aldaketa puntuala hasiera batean onestea erabaki zuen. Haren grafikoa Udal Planaren 7 eta 11. planoetan dago, Mañeruko testu bateginean. Haren sustatzailea Bodega Cooperativa La Cruz da, eta haren xedea arestian aipatu unitateko mugak zabaltzea da, upeletegia handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119 eta 145. artikuluetan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mañerun, bi milako otsailaren hogeita hiruan. Alkatea, Begoña Arbeloa García.

Iragarkiaren kodea: A0001805